Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza azaldu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

azaldu, azal/azaldu, azaltzen
1 du ad. Zerbaiti buruz hitz egin, hura ulertarazteko edo ezagutarazteko. Hauxe azaldu nahi nuke txosten honetan. Gauza beharra da hemen erakusten zaiguna behin eta berriz azaltzea. Soldadu zaharra zuen aita, berak ederki azaltzen duen bezala. Nola egin zuen ihes azaldu zigun. Entzunda nago, zuk amets bat entzun orduko azaltzen duzula. Orain arte ez da dinosauroak nola desagertu ziren azaltzen duen teoria egokirik sortu.
2 du ad. Agertu, adierazi. Ez zuen gurekin etortzeko asmorik azaldu. Hor, dirudienez, delako morrontza ez da bekatu, harro-harro eta lotsagabeki azaltzen baitute. Euskal esaldiari buruz aspaldi azaldu zituen iritzietan. Sartu zaizkigun kezkak eta katramilak artean azaldu gabe zeuden.
3 da ad. Agertu. Ez da etxera azaldu ere egiten. Gai horretan inor esker gaiztoko azaldu bada, ez gara gu izan. Egunkarian azaldu da bere artikulua. Hutsak ugariegi azaltzen dira haren orrialdeetan.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: azaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

azaldu, azal(du), azaltzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

aditz-mota berrikusteko eskatuz.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

azaldu, azal(du), azaltzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "da, eta du (esplikatu)" (2001-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'bai, bistan da hor da eta du jarri behar direla'.

 - [E208]: 'azaldu: aditz honen adiera ezberdinak jarri beharko lirateke, hauek, gutxienez: 1azala kendu, 2. argitu, 3 agertu, azalez jantzi (agian honi h. azaleztatu erantsiz'.

 - [E116]: 'azalpenak ematen hasirik, arazoak izan ditzakegu: "hacer público, manifestar, presentar, expresar, explicar, comentar, declarar, exponer, glosar, aparecer, comparecer, presentarse, cubrir(se) de corteza, piel, capa, bañar, raer…" bezalakoak ikusten dira OEHn. Arriskua dugu bat eman eta besteak ahazteko. Baina, gainera, uste dut erabiltzaileek ongi ezagutzen dituztela erabilera hauek guztiak eta ez dela argitu beharrik gehiago. Nik aditz laguntzailea zehaztuko nuke, ez besterik'.

 - [E123]: 'nik ere oraingoz erregimena osatuko nuke, eta adieren auzia, "benetako" hiztegia osatzen denerako utzi'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.