Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurkitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurkitu, aurki/aurkitu, aurkitzen
1 du ad. Bilatzen ez den zerbait ikusi edo aurrean gertatu. Ik. topatu. Jausi da zerutik harria, aurkitu du Lasturren dorre berria. Huts asko aurkitu ditut liburu horretan. Galburuan edo lasto artean aurki daiteke ale ona edo ale galdua.
2 du ad. Bilatzen dena ikusi, non den jakin, lortu. Aurkitu dut galdu zaidan ardia. Ez du bakerik aurkitzen. Bilatu du, baina ez du aurkitu. Monopolio kaltegarri horrek, ordea, laster aurkitu zuen sendabidea. Ez diot korapiloari askabiderik aurkitzen. Betleem guztian ez zuten aurkitu ostaturik.
3 du ad. (Ezkutaturik zegoen edo ezagutzen ez zen zerbaiti dagokiolarik). Bide berri bat aurkitu du. Kolonek Amerikak aurkitu zituen. Rontgen-ek X izpiak aurkitu zituenean. Erabilera horren legea aspaldidanik aurkitua zegoen.
4 du/da ad. (Zerbaiten edo norbaiten egoera jakin bati dagokiolarik). Aberatsak aurkitu zituen behartsuak baino gaiztoago, eta haragiaren bekatuan eroriago. Atea beti zabalik aurkitzen dute. Atzoko aldean, gaixoa askoz hobeto aurkitu dut. Aurkitu zuen soro guztia ederki landua. Arrisku latzean aurkitzen zen. Bata bestearengandik gero eta saihestuago aurkitzea. Etsaien artean aurkitzen nintzela. Mezarako beti nagi aurkitzen direnak.
5 da ad. Toki batean izan, egon. Gutun hau aurkitzen da liburuaren hasieran. Zazpi urte dira aurkitzen naizela basamortu honetan. Kurutzemendi Gasteiz inguruko muino baten gainean aurkitzen da.
Azpisarrerak

Aztergaia: aurkitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aurkitu, arkitu [aurkitu hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

aurkitu, aurki, aurkitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aurkitu, aurki, aurkitzen

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.