Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=aulki 4 sarreratan aurkitu da.

aulki

1 iz. Pertsona batentzako lau hankako jarlekua, bizkarduna nahiz bizkargabea, batez ere besorik gabea. Aulkian eseri, jarri. Sinagogetan lehenengo aulkiak atsegin dituzte. Otoitz aulkian da, belaunikatua. Errege aulkian esertzeko. Akusatuen aulkian.

2 iz. Irud. Berriz ere Zuberoaren aulkia hutsik gelditu zen Euskaltzaindian. Jaun Done Petriren aulkia.

3 iz. Zurgintzan eta hainbat eskulanetan, lantzen den atala jartzen den mahai berezia. Otarreak egiteko aulkia.

errege

1 iz. Erreinu bateko buru den gizona. Guztiek behar dugu erregea obeditu. Suediako erregea berriki izana da Parisen. Mazedoniako errege Alexandro Handiaren garaian. Frantziako errege gaztea. Salomon errege ahaltsu hark. Gure Errege Jauna. Gaztelako errege batek emana. Errege egin zuten. Berrogei urtez errege egon zen. Alfontso XII.a errege zela. Israelgo errege izango zela. Itsuen herrian okerra errege (esr. zah.). || Erregeren kontseilaria. Iacques Millanges, Erregeren inprimatzailearenean.

2 iz. Irud. Zeruko erregea. Lehoia, animalien erregea.

3 iz. Kristau erlijioan, Jesus haurra gurtu zuten hiru erregeetako bakoitza. Han daude Erregeak, han daude artzainak, haur eder hari eman nahirik begiak.

4 (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Haurrak ziren errege jantzi dotorez apainduak. Errege etxeko atean. Errege jauregia. Errege odola.

5 iz. Errege baten irudia duen karta. Hordago jo du, eta mahai gainean lau erregeak erakutsita, irabazi egin du. || Errege ezpata. Errege diamantea.

6 iz. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena.

errege alaba, errege-alaba Printzesa. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege alaba ezkongabeak.

errege aulki, errege-aulki Tronua. Jaunak emanen dio Jesusi David bere aitaren errege aulkia.

errege bide, errege-bide Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunaren kontura egina. Gurutzearen bide santua da zerurako errege bidea.

Errege egun Urtarrilaren 6a, Erregeek Jesus haurrari egin zioten gurtza gogoratzen duen eguna. Errege egunez txistu eta guzti joaten ziren haurrak.

errege-erregina pl. Erregea eta erregina. Espainiako errege-erreginak etorri dira. Errege-erregina katolikoak.

errege makila, errege-makila Zetroa. Bere erresumaren eta errege makilaren jabe izango dela.

errege sagar, errege-sagar Azal berde edo arrea duen sagar mota gazi-gozoa, bere zaporeagatik oso aintzat hartua dena. Errege sagarrak konpotan.

errege seme, errege-seme Printzea. Errege seme batek hartuko nau emaztetzat ondoan.

[Oharra: lehen, izen berezi bezala erabiltzen zen, artikulurik gabe, alegia. Adibidez: erregek esan du, erregeren jauregian, erregeri emateko, etab.].

gurpil

iz. Pieza biribila, ardatz baten inguruan bira daitekeena; bereziki, ibilgailuek higitzeko dituztenetako bakoitza. Ik. errota 2. Gurdiaren gurpil beteak. Gurpil barne-hutsen izpiak eta uztaia. Bi gurpileko ibilgailuak. Erlojuaren gurpilak. Gurpil horzduna.

gurpil aulki, gurpil-aulki Aulki gurpilduna, pertsona ezinduak mugitzeko erabiltzen dena. Gurpil aulkian atera dute ospitaletik, ez baitu aski indar bildu oraindik.

gurpil zoro 1 Bi gauza bata bestearen kausa izatean datzan egoera; zerbait, bereziki bortizkeria, azkar eta mailaz maila handitzea. Ik. sorgin gurpil. Argi dago gurpil zoro baten aurrean gaudela: gaztetxoek nagusiak dituzte eredu, haurrek gaztetxoak, eta abar. Bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.

2 Bi gauza bata bestearen azalpena izatean datzan argudio edo definizioa, biak azalpenik gabe uzten dituena. Beraz, analitikotasuna, esanahia eta definizioa gurpil zoro batean nahasita dauden kontzeptu ilunak dira.

prediku

iz. Eliz hitzaldia. Ik. sermoi. Jesusen predikuak. Prediku denboran. Prediku ederra egin du.

prediku aulki, prediku-aulki Elizetan, predikua egiteko mintzaleku garaia. Ik. pulpitu; irakastegi 2. Prediku aulkitik orroaz entzuten ziren manuak eta mehatxuak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper