Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza atari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

atari
1 iz. Atea, ate ingurua. Etxean bertan —ez atarian edo baratzean— hil zuen.
2 iz. Baserri, eliza edo etxe baten sarbidea, nahiz eraikuntzaren barnean, nahiz kanpoan. Ik. ezkaratz; bebarru. Pilato etxeko atarian sartu zen. Eliz atarira irten dira hizketan aritzeko. Atari batean sartu zen eta zurubian gora abiatu. Udaletxeko atarian bertan. Atari zabalean lo egiten. Atari txakurraren zaunkak. Atari aldera emakume eskale bat dator. Atariko atea baino lotsagabeagoa da. Atariko haizeari baino jaramon gutxiago egin.
3 iz. Sarrera edo hasiera, batez ere gauza abstraktuez, eta bereziki izkribuzko lanez mintzatuz. Neguaren atarian gaudenez gero. Heriotzaren atarian zegoela. Politikaren atarian. Epistola honen atari-atarian gogoratzen zaizkigun zereginak. Liburuko atariko hitzak. Egunaren atarirantz, zauri bat, gordina, odol beharrean urre.

Esaera zaharrak

Gezurra nesan Getarian, ni etxean eta hura atarian.

Aztergaia: atari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: ataria: portada.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: atari-aurre .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Azpisarrera gisa atari-aurre gehitzeko eskatu da, eta nahitaez hala egin behar, "ataurre" sarreran horren sinonimo moduan ageri baita; hala egin ezean, "ataurre" horren sinonimo gisa "atalaurre" jar daiteke'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrera gisa atari zabal gehi daiteke, "kanpoan, estalperik gabe, aterperik gabe, atari zabalean" guztiak ere pareko direlako. Elhuyar Hiztegiak eta Mujikaren hiztegiak hala jasotzen dute, eta badira lekukotasunak Orotariko Euskal Hiztegian: / #mdash#Ateri zabalean, eguratsean, mai-inguruan zeuden, illunabarreko urre-dirdaiean bildurik (Orixe, Mireio, 902). / #mdash#Gure apaiza etzegoan aisa bere txokoan, atari zabalera atera gabe (Orixe, Santa Cruz apaiza, 23). / #mdash#Zenbat gabez atari zabalean lo egiten zuela, ta bordetan zakurrek ozkatu egin zutela noiz edo bein, eta zauri-ondoak an zeduzkala (Orixe, Mireio, 54)'.

 - [E116]: 'Uste dut lekukotasun gutxi dela atari zabal onartzeko, besterik gabe, dauden adibide guztiak Orixerenak bakarrik baitira. Esanahiak ere zalantzak sortzen dizkit. Bestetik, atari-ondo sarrerak lekukotasun gehiago ditu, eta ez dugu sartu. Nik, oraingoz, bazterrean utziko nituzke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'ados'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): atariko proba [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.