Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=asaldatu sarrera bakarrean aurkitu da.

asaldatu, asalda, asaldatzen

1 da/du ad. Norbaiten edo zerbaiten barne baretasuna bat-batean hautsi. Grina gaiztoek bakean zegoen arima asaldatzen dute. Asaldatzeko moduko berriak heldu dira. Ardia otsoa ikusteaz larritzen eta asaldatzen den bezala. Hori aditzean Herodes asaldatu egin zen. Atzerritik gure lurrak asaldatzera etorri zirenak. Itsasoa asaldatu egin zen.

2 da/du ad. Norbait bere onetik atera; hori dela eta, zarata edo nahasmendua eragin. Ik. aztoratu. Jendea asaldaturik zebilen zerga berriengatik.

3 da ad. Zerbaiten edo norbaiten kontra altxatu. Hamabi bider baino gehiagotan asaldatu ziren israeldarrak basamortuan Jainkoaren aginduen aurka.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper