Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza artean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

artean
1 postpos. Aipatzen diren gauzek mugatzen duten leku edo denbora-hedaduran. Ik. arte2 2. Europa eta Afrikaren artean. Gaztaroaren eta zahartzaroaren artean daudenak. Gauza bat beste biren artean jarri. 5aren eta 9aren artean dauden zenbaki osoak. Bizitzaren eta heriotzaren artean. || Bi aukeraren artean zalantzan. Ezberdintasun franko badago bataren eta bestearen artean.
2 postpos. Aipatzen diren pertsonen edo gauzen erdian, haiekin, haiek parte hartuz, haien lagunartean. (Multzo bati dagokiolarik). Kanpotarren artean gaudenean. Han zeudenen artean banatu zituzten. Heldu zirenen artean emakumezko bat zegoen. Euskaraz ongi mintzatzen direnen artean. Gure artean gertatzen diren gauzak. Ilunpe beltzen artean, haatik, agertu zitzaigun argia. Zure eta nire artean konponduko dugu. Lauren artean egin dute. Galduak izango gara berriz otso harraparien artean. Malko artean jaioak. Dantza eta kanta artean.
3 postpos. Arte. Zaude ni itzuli artean.
4 adb. Bitartean. Ik. anartean. Anbrosio zumeak zuritzen ari zen atari aurrean; artean Bikendi zume zuriak jasotzen ari zen. Orduan guztia esango dut, baina artean ez. || postpos. (-(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Bide horretatik zabiltzan artean zaude lasai. Mundu triste honetan gauden artean.
5 adb. Oraindik (lehenaldiko testuinguruetan). Artean jaio gabea zen. Baina ordua ez zen artean bete. Artean gaiztakeriarik egin gabea, eta dagoeneko zigorra buru gainean?

Esaera zaharrak

Diragan artean, ez denboragatik gaitzik esan. Haurride biren alor artean ongi dago zedarria. Jakitunen artean dabilena, jakitun.

Aztergaia: artean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

artean adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: neure, bere... artean .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Hiztegi Batuaren 1. itzulian, 'artean' sarrera da, eta adlag. kategoria du; beraz, guk ulertu dugu ez garela postposizioaz ari ('lagunen artean'), 'artean ez nekien irakurtzen' perpauseko adizlagunaz baizik; orduan, 'neure, heure... artean' azpisarrera 'artean' sarreraren azpisarrera da?; zergatik?; gure ustez, '-en artean' postposizioaz eratutako esapidea da, baina ez du zerikusirik 'artean' adizlagunarekin; Elhuyarren hiztegian 'artean' bi sarreratan jaso da: '3 arte' sarreran ('lagunen artean' gisako adibideak, 'nork bere artean' azpisarrera; 'artetan', artea(k) hartu' eta 'arte horretan' azpisarrerak ere hor daude); eta 4 arte' sarrera ('bizi naizen artean', 'artean ez nekien irakurtzen')" (2002-09-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.