Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=armiarma-arrain sarrera bakarrean aurkitu da.

armiarma

iz. Zortzi hankako animalia artropodoa, buruak eta toraxak osatzen duten atalaren eta sabelaldearen artean mehargune nabaria duena, berak jariatzen duen gai likatsuaz intsektuak harrapatzeko sare bat egiten duena. Baratze armiarmak. Armiarmaren haria.

armiarma arrain, armiarma-arrain Xabiroia.

armiarma sare, armiarma-sare Armiarmek intsektuak harrapatzeko egiten duten sarea. Ik. amaraun. Eulia armiarma sarean bezala harrapatuta.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper