Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arin
1 adj. Pisu edo astuntasun gutxikoa, erraz jasotzen dena. Luma bat bezain arina. Airea baino arinagoa. Zama hain arina. Pisuagoak beherantz eta arinagoak gorantz doazelako. Pisatu zaitu, eta arin aurkitu zaitu. Jantzi arinak.
2 adj. Larria ez dena. Borondate pixka bat eta egun gutxiko neke arin bat.
3 adj. Loaz mintzatuz, astuna edo pisua ez dena. Hain lo arina nuen, non sinetsita bainengoen gaua esna ematen nuela.
4 adj. Otorduez mintzatuz, urria, gutxi betetzen duena. Ibilaldia arratsaldez egin behar baldin bada, bazkari arina egitea komeni da, koipe askorik gabea. Pausatzera utzi baino lehen, afari arin bat eskaini zion.
5 adj. Erraz eta bizkor higitzen dena. Hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka. Eskuin kolpe freskoa, ezker esku arina ditu pilotari horrek.
6 adj. Idazlanez eta kidekoez mintzatuz, erraz eta bizi irakurtzen dena. Idazkera arina, erritmo bizia, suspensearen erabilera bikaina. Irakurketa arina da, eta, aldi berean, ondo osatua. Euskaltegietan eta institutuetan berritu beharra dago, noizean behin, testu literario erraz, arin eta laburren hornikuntza. Nobelaren estiloa arina eta dotorea da.
7 adj. Heldutasunik gabea, zentzu gutxikoa. Hankak arinak eta burua arinagoa. Ez fidatu horrekin, arina da eta.
8 adj. Behar den ardura gabe egina. Zin arina.
9 adj. hizkl. Aditzez mintzatuz, balio semantiko arina duena, egoera edo gertaera bat adierazten duen osagarria behar duena predikatu sendoak osatzeko. begira-k egon aditz arinarekin edota bestelakoekin predikatu konplexua sor dezake batzuetan.
10 adj. zuz. Arau-hausteez edo horiei dagozkien zigorrez mintzatuz, handia ez dena, larria ez dena. Askatuko dituzten preso gehienak delitu arinak egiteagatik kartzelatu zituzten. Gipuzkoa ordaindu gabe gurutzatuko luketenei arau hauste arina egotziko liekete. Zigor arinak epaia eman eta urtebetera iraungitzen dira.
11 adb. Laster. Arin ibili. Ezpainak arin higituz. Goizean, jaikitzen zaren bezain arin. Arinegi ahaztu. || Baserrira arin-arin doa nagusia.
12 adb. Behar den ardura gabe. Erakusketak bururik gabe egina dirudi, oso arin moldatua.

Esaera zaharrak

Irabaziak oinak arin.

Aztergaia: arin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erre-arin, jan-arin(ean).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erre-arin, jan-arin(ean)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrera moduan ageri dira erre-arin eta jan-arin. Baina, hurrenkera alfabetikoaren arabera, ez litateke hor jarri behar, 'e' eta 'j' letretan baino'.

 - [E116]: 'Ez dakit ongi ulertzen diodan AUri. Nik uste bere tokian daudela azpisarrera horiek, 'arin'en azpian ez baitago besterik. Nire proposamena da bere horretan uztea'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'kendu osorik eta arin bakarrik utzi (Hala ere, onartzen da azken errepasoa egitean azpisarrera hauek sistematikoki bi tokietan jarri beharko liratekeela, nahiz eta errepikatuak eman)'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.