Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza argikor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

argikor
adj. Gaiez mintzatuz, gori egon ez arren, argia igortzeko gaitasuna duena. Ik. lumineszente.

Aztergaia: argikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

argikor 2 (K. Altonaga: "Animalia kitzikatzen denean, hodei argikor bat jaurtikitzen du"; "Argia, animaliak berak sort dezake ehun fotogenikoetan, edo bestela, bakterio sinbionte argikorren bidez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

argikor : HiztEn ("ik. lumineszente"), LurE. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

argikor jaso duten hiztegiak: EuskHizt ("gori egon gabe argia igortzen duena; ik. fosforeszente"), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, DRA, PMuj DVC. // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko fosforescente/luminescente formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: fosforeszente / argikor, lumineszente // HiruMila: fosforeszente/argikor, luminiszente // PMuj DCV: dirdaitsu, dirdaidun, dirdiratsu, dirdiradun/dirdaitsu, dirdaidun, dirdiratsu. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fosforescente/luminescente formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): phosphorescent/luminescent; it (S. Carbonell): fosforescente; ca (DCC): fosforescent; en (Collins): phosphorescent/luminescent; de (Langenscheidts): phosphoreszierend/lumineszierend.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. lumineszente / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

lumineszente.

Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'lumineszente' adierarekin erabili da, ala 'luminoso' adierazteko?; OEHn ez dago, Euskal Hiztegian ez du adibiderik, eta XX. mendeko corpuseko hiru adibideetan, gure ustez behinik behin, 'luminoso' da (argi egiten duena); nabarmendu nahi genuke Euskal Hiztegian 1916ko agerraldiari 'distiratsu' oharra erantsi zaiola, eta 'Gori egon gabe argia igortzen duena' definizioaren ondoren, 'Ik. fosforeszente' bidaltze-oharra dagoela. Argi ibili 'lumineszentzia', 'fluoreszentzia' eta 'fosforeszentzia' kontzeptuekin! (desberdinak dira!!!); gure ustez, hiru mailegu horiek beharrezkoak dira, eta 'argikor' hitza 'argitsu'-ren sinonimotzat onartzea litzateke zentzuzkoena" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'hemen luminiszente, fosforeszente jarri beharko litzateke, hori delako. Hitz hauek beste hizkuntzetako hiztegietan nahiko nahasirik ageri dira'.

 - [I102]: 'Ez dut uste zientzilarien aholkurik gabe luminiszente, fosforeszente ontzat jo behar ditugunik. Hobe itxaroten badugu'.

 - [E208]: 'zergatik hitz erabili hau baztertu? Bego luminiszente hori bere tokian, baina euskal hitz jator honi kalterik egiteke. Fosforeszente esateko, fosforo-argitsu-z gainera, argi-jariotsu ere bada'.

 - [E116]: 'beraz, proposamena izango litzateke besterik gabe ontzat ematea argikor, beste azalpenik eman gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.