Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ardatz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ardatz
1 iz. Bira daitekeen zerbait erditik zeharkatzen duen barra, biraketaren erdigune dena. Gabiaren ardatza. Ardatz buruetan.
2 iz. Irutean haria harilkatzeko erabiltzen den zurezko tresna, makila gisakoa, erdialdetik puntetara zorroztuz doana. Ardatzaz irun. Esku batean gorua eta bestean ardatza, makina bat mataza egindako amandrea.
3 iz. Dolareetan, mahatsa edo sagarra zapaltzen duen zura gorantz eta beherantz mugitzen duen torlojua; prentsetako kideko atala. Horiek guztiek zapaltzen eta lehertzen diotela bihotza, dolareetako edo lakoetako ardatzek sagarra edo mahatsa bezala.
4 iz. Meta erdiko haga, meta-ziria. Metaren ardatza eusteko erabiltzen diren egurrak.
5 iz. Biraketa baten erdigune den lerro irudizkoa. Planetek bi mugimendu nagusi dituzte, bata bere ardatzari biraka eta bestea eguzkiaren inguruan.
6 iz. Erdigunetzat erabiltzen den lerro irudizkoa. Ardatzarekiko simetria. X-ren, Y-ren ardatza.
7 iz. Lan edo ideia baten gune garrantzitsuena. Kristau moralaren ardatza.
8 iz. hizkl. Sintagma baten osagai nagusia. Izena da izen sintagmaren ardatza.
9 iz. teknol. Pieza zulodun baten haria egiteko lanabesa. Hariztatzeko ardatzak hiruko multzotan saltzen dira.

Aztergaia: ardatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa emateko eskatuz: ardatzean (egin, ari...) .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'ardatz belarri / ardatz zulo / eihera ardatz / malardatz ehuleen hiztegian / orga ardatz zurgin hiztegian / ardatztara iruleen hiztegian'.

 - [E116]: 'Azken ohar egile batek (E306) 'ardazkide' ere sartzea proposatzen du, 'coaxial' adierazteko. Egia esan, ez dut lekukotasunik aurkitu E103k proposatzen dituen sarrera horiekin, nahiz batzuk aski naturalak diren. 'Ardaztara' sarrerari dagokionez, euskalkien arabera, baditu beste aldaera batzuk, betiere lekukotasun urriarekin guztiak ('ardaztara' barne): 'ardaztada', 'ardatzada', 'ardazkada'. Zuek ikus'.

 - [I102]: 'ados E103ren proposamenekin. Berak aipaturiko berba guztiak Lhanderen hiztegian agertzen dituk. Zalantzazko forma hori dela eta, ematen dik jatorrizkoa ardaztada dela, besteak (ardaztara, ardazta...) erregela fonologiko arruntez erator baitaitezke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'ez sartu E103renak'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.