Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=arantza 2 sarreratan aurkitu da.

arantza

1 iz. Landare batzuetan sortzen diren ziri zorrotzetako bakoitza. Arrosaren arantzak. Arantzaz beteriko sasiak.

2 iz. (Hedaduraz). Trikuaren arantzak.

3 iz. Gauza mingarria. Bihotzean daramagun arantza. Arestiko amets alaien ordez, arantza eta atsekabea ditu kolko barruan.

4 iz. Elorria. Sorotik, lahar, arantza eta belar gaiztoak kendu.

elorri

1 iz. Zenbait zuhaixka mota arantzatsuri ematen zaien izena. Ik. arantza 4. Elorria lore dago. Aspaldi josi zitzaizkigun bideak otez eta elorriz. Harkaitzeko elorria loratu denean, txoriak ezin dira kabitu airean.

2 iz. Ipar. Arantza. Ez daiteke zauria senda elorria barnean deno. Elorrizko koroa.

elorri arantza, elorri-arantza 1 Elorriaren arantza.

2 Elorria.

elorri beltz Basarana.

elorri zuri Elorri lore-zuria, fruitu gorria eta zur gogorra dituena (Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna). Lilitan politena, elorri zuria; lilia joan ondoan, zein bihi gorria! Elorri zuri baten itzalpe garbian.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper