Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aprobetxatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen
1 da/du ad. Heg. Zerbait probetxuz erabili; baliatu. Hondakinak aprobetxatu. Aukera aprobetxatu. Noeren denborako jende haiek aprobetxatu balira egin zitzaizkien mehatxuez Ninivekoak bezala, ez ziren galduko. Nitaz aprobetxatu egin dira. Baldin ez bada aprobetxatzen, zertarako da dirua?
2 zaio ad. Probetxuzko gertatu. Obra miserikordiazkoak deus gutxi aprobetxatzen zaizkiola bekatuan dagoenari.

Aztergaia: aprobetxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. du ad. 'baliatu'

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'da ad.' kategoria erantsi? ('horretaz aprobetxatu dira'; XX. mendeko corpusean badira adibideak: Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen (Bozas-Urrutia, R. Errenteria kondairan eta Ipuin-zaharretan, 1976)" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Aukeren artean Nafarroako hizkeretan erabiltzen den probestu ere ontzat jo beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Azken ohargileak (E306) hola dio: "'da ad.' kategoria erantsi? ('horretaz aprobetxatu dira'; XX. mendeko corpusean badira adibideak: Bainan, egurraren kasuan bezala, Hiria ezta eskubide hortaz aprobetxatzen (Bozas-Urrutia, R. Errenteria kondairan eta Ipuin-zaharretan, 1976)" (2002-09-02). Nik ez nuke oraingoz 'probestu' sartuko, lehenik ikusi behar baita ea onartzen dugun sarrera hori bere tokian, eta zer mailatan. Badira lau adibide EEBSn, baina ez dakit nahiko lekukotasun den hori. Oraingoz ez nuke sartuko. Aditz laguntzaileari dagokionez, da eta du ageri dira, argi eta garbi, adibideetan. Hortaz, biak eman beharko genituzke: aprobetxatu: aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. da/du ad. 'baliatu''.

 - Erabakia: Erabakia (2003-06): 'aprobetxatu, aprobetxa, aprobetxatzen. Heg. da/du ad. 'baliatu''.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.