Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=andere 2 sarreratan aurkitu da.

andere

1 iz. Ipar. Frantziako Iraultza aurreko gizartean, emakume itzaltsua, jaunaren emaztea. Ik. andre. Etxeko anderea. Herioa da andere noblea.

2 iz. Ipar. Emakumea, bereziki ezkondua edo adin batetik aurrerakoa. Hiri eta herrietatik etorri dira jaun eta andere anitz. O, lili xarmanta!, orok maite zaitugu, andere polita!

3 iz. Emakumeekin erabiltzen den gizalegezko hitza, hainbat kargu edo bizibide itzaltsuren izenaren edo izen berezi baten eskuinean edo ezkerrean jartzen dena. Ik. andere serora. Andere auzapezak ongietorria egin die herriaren izenean. Andere ministroa. Eskerrik asko, sailburu anderea! Jauregiberri anderea. Andere Mariak dei egin du.

4 iz. Ipar. Erleei deitzeko hitza. Anderea, bil, bil, bil, anderea hor, hor, hor.

5 iz. Karta frantsesetan, erregina baten irudia duen karta, erregearen azpikoa. Ik. erregina 2; dama1 4. Xango, andere, errege!

andere belar, andere-belar Begonia, lorategi landarea.

andere-mahats 1 Fruitutzat mahatsaren antzeko ale garratzak ematen dituen zuhaixka (Ribes sp.). Andere mahats gorri (Ribes rubrum). Andere mahats beltz (Ribes nigrum).

2 Landare horren fruitua. Tarta bat masusta gorriz eta andere-mahatsez betea. Andere-mahatsezko ardoa.

andere serora, andere-serora Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

andere xuri Maskaradetako jokalaria.

serora

1 iz. Ipar. Moja, lekaimea. Apez, fraide eta serorak. Serora sartu zen Iruñean Santa Grazia komentuan. Serora Bernardinak. Serora komentu handi bat. Seroren eskola. Neskatoa seroretan ibilki, mutikoa errientetan.

2 iz. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. sakristau; andere serora.

andere serora, andere-serora Ipar. Apaizari elizkizunetan laguntzeaz, eliz jantziak zaintzeaz eta eliza txukun edukitzeaz arduratzen den emakumea. Ik. serora 2.

serora etxe, serora-etxe Serorategia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper