Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza amoreagatik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

amoreagatik
1 Batez ere Ipar. -en izenean, gogoan harturik. (-en atzizkiaren eskuinean). Jainkoaren amoreagatik. Maite duenak behar ditu, bere maitearen amoreagatik, gauza gaitz eta kirats direnak oro gogo onez besarkatu.
2 Batez ere Ipar. (Helburuzko perpaus baten hasieran nahiz amaieran, indargarri gisa). Ik. arren 3. Beti gehiago eta hobeki maita zaitzadan amoreagatik. Zu hil zara, ni hil ez nendin amoreagatik. Igor ezazu zure egiaren argia, amoreagatik lurra argi dezan.
Loturak

Aztergaia: amoreagatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1997-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

amore sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

1 Jainkoaren amoreakatik. 2 beti gehiago eta hobeki maita zaitzadan amoreakatik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Kontuan izanik hiztegi hau norentzat egiten ari garen, nik amoreagatik jarriko nuke, salbuespenik egin gabe (bestela hortik anaiakatik-era pasatzea ez dago ezer ere). Euskaltzaindiak -gatik du onartua, eta idazleen artean, amoreakatik eta amoreagatik, ageri dira, biak, nahiz zubereraz amoreakatik ageri den maizago. EBBSko corpusean ere 6 aldiz ageri da amoreagatik (horietako batean Euskaltzaindiaren liburu zurian) eta behin bakarrik amoreakatik, baina azkeneko aldaera hau erabiltzen duen autoreak biak erabiltzen ditu. Biak aukeran egonik, ni erregularrena hartuko nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): "#mdash#". EArau 123: "amoreagatik Batez ere Ipar. 1: Jainkoaren amoreagatik. 2: beti gehiago eta hobeki maita zaitzadan amoreagatik".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.