Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aldian bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aldian
1 adb. Aldi bakoitzean. Ik. aldiko. Hiru egunetan eman, goizean baraurik, aldian koilarakada txiki bat. Jaten eman behar zaio maiz eta gutxi aldian. || Aldian aldiak eskatzen duena egin. Aldian aldiari dagokion eran jokatu.
2 -en aldetik, -i dagokionez. (-en atzizkiaren eskuinean). Eta frantsesez mintzo zelako eta euskara hastio zuelako, nuen nik ere ene aldian gure errienta hastiatu.
Loturak

Aztergaia: aldian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALDIAN (BN-arb ap. Gte Erd; Izt 21r). a) Cada vez. "En cada una de las veces [...], aldian egizu aldiari dagokana" Izt 21r. "Hastean [..] aldian bat eta gero moltxoka (BN-arb)" Gte Erd 36. "Musean bederazka emaiten dira kartak (BN-ciz), aldian bat (BN-arb)" Ib. 40. Iuduetarik rezebitu ukhan dut borz aldiz berrogeira kolpe, bat guti aldian. Lç 2 Cor 11, 24 (He aldian berrogoi bat guti). Bada hitz egilleak luzatzen edo laburzen du aldian, berak nai duen gisan, hitzez adiraz dezakena. Mb IArg I 332. Eta bakoitzari berea, ostu edo gaizki kendu edo artua, aldian puska badere biurtzeko obligazio estua. Cb EBO 53. Guziak erran behar zaizkote astiki, aldian hitz gutiz, iduriz pausaka, eta bethi boz ezti batekin mintzatuz. JesBih 448s. Galdegiten diogu aldian egun bateko ogia, hodie. Jaur 191. Jaten eman bear zaio maiz eta gutxi aldian. "Y poco cada vez". It Dial 54 (Dv guti aldian, Ip aldian güti; Ur bakotxian gutxi). Ebastea aldian bortz sosetaraino, / Ez dute [agotak] sinhetsiren dela gaizkiraino. Hb Esk 227. Gisu hainitz aldian egiten duena merkeago atheratzen da. Dv Lab 187. Hartakoz aldian [olio] güti egin behar da bethi berri jan ahal dadin. Ip Dial 104. Eta sei burrego haritu zitzaizkon jo-ahala-jo, aldian bia, beren indar guziak joan arteraino. Jnn SBi 28s. Sobera lan aldian ez nahiz hartu. HU Aurp 143. Nik ez dezaket neholere aldian solas bat baizik erran. Ib. 58. Eut! Eut!... emeki, Joan-Eder!... pulliki, emaztekia! Aldian poxi bat! Barb Sup 26. Zer uste duk ala ni, hi bezala, aldian bat ari behar naizela? "Un à un". Barb Leg 128. Ez ginian ez gauza handirik esperantza. Bixkotxak, oñoñak edo bedera liranja. Bainan ez denak batian, aldian bat. JEtchep 43. Xuritxeko gisua Lurdetik ekar-arazten nuen, hamar mila kilo aldian. Etchebarne 93. Iru egunetan eman goizean baraurik, aldian kutxarakada txiki bat. Ostolaiz 33. b) (Precedido de posesivo.). A su (mi, etc.) vez, por su (mi, etc.) parte. Ea lurra benedika, / Benedika, Iainkoa [...]. Baleak zeuen aldian, / Ureko arrainekin, / Benedika ezazue. Hm 93s. Ioandone Ioanes ebanjelistak bere aldian eztu utzi ahatzera materia saindu hau. Tt Onsa 59. Bena haregatik zure aldian, zük ni haboro zerbütxatzen naizü eziez nik zü. Mst III 10, 3. Entzun ezatzue zuen arimen espos samur horren errepustak; ezen bere aldian mintzatuko zaitzue. EgunO in Arb Igand 177. Bertatik il zezaketen, Josuek bere aldian ainbesterekin egin izan zuen bezala. Lard 121. Nere aldian, soinera hartzen dut bizitzeko habea. Dv LEd 230. Joannes Jakes Rousseau-k, bere aldian, erakhutsi zuen bertze gauza bat. Elsb Fram XII. Eta frantsesez mintzo zelako eta euskara hastio, nuen nik ere ene aldian gure errienta hastiatu. Xa Odol 27. c) De una vez. Gero agertu dela aldian bortz ehun anaiari baino gehiagori. Dv 1 Cor 15, 6 (Bibl aldian; Lç aldi batez). d) (Con sintagma con suf. -ago). Cada vez más. Aldiñ argigo ikusten zun alako ola batekin dirua erruz irabaziko zala. JAIraz Bizia 63. Bañan Ander aldiñ nastugoa zebillen. Ib. 63. Erri aundik aldin aundigoak dira. Ib. 51. e) "Aldian da, tiene un buen momento (Darric)" DRA. f) A veces. Gero ere, aldian bixitatzen giñun. JAzpiroz 49. Aldian basurdetara, aldian perira edo amorrai arrapatzera edo errira buelta arratsean. Orixek ziran gure jostaldiak. Ib. 81.

adib.: aldi1 1 iz. Aipatzen den ezaugarria duen denbora-hedadura. Hemengo aldia egin duzu. Aldi joana bihurtzen gaitz da (esr. zah.). 2 iz. Garaia. Aldi hartan ez zen herrian telefonorik. Diktaduraren ondoko aldi berri honetan. Azken aldi hauetako istiluen aldamenean ordukoak ez ziren ezer. Aldian aldiak eskatzen duena egin. Aldian aldiari dagokion eran jokatu. 3 iz. Denbora. Ez da gaitzik aldiak ez daroanik (esr. zah.). 4 iz. Gertaera edo ekintza baten gauzatze bakoitza. Ikusi duen lehen aldia. Berriro adierazi behar dute beren asmoa, baina aldi honetan jendaurrean. Esku hartzen duzun aldi bakoitzean. Hurrengo aldian. 5 iz. Hurrenkera batean, norbaiti edo zerbaiti dagokion unea. Ik. txanda. Orain nire aldia da. Bakoitza bere aldian. 6 iz. Denboran zehar gertatzen den zerbaitetan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Europako gerrak bi aldi izan zituen. Dantza pausoz osatzen da, eta pauso bakoitzak bi aldi ditu. Eliz urtearen aldiak. Sinfonia baten aldiak. Lau aldiko motorra. Ilargiaren aldiak. Futbol partidaren bigarren aldian.

aldian 1899 (hainbat formatan: aldian, aldian behin, azken aldian, aldian aldiko…): Ortzadar, Arabako Batzar Nagusiak, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer, HABE, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Jakin, Karmel, Argia, Laneki, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldian 1513: Herria, Berria, Rafa Egiguren, Luis Elberdin, Anjel Lertxundi, Jon Muñoz, Josu Zabaleta, Asisko Frantzizko, Lopez de Aran, Joan Mari Irigoien, Aingeru Eplatza, Elena Touyarou, Juan Garzia, Anton Garikano, Bernardo Atxaga, Piarres Xarriton, Irene Aldasoro, Patxi Zubizarreta…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa azpisarrera gisa. Bide batez, aldi sarreraren adierak osatzea eta argitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aldi 1 sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.