Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza airbag bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

airbag
iz. Automobiletan ezartzen den segurtasun gailua, talka handietan, bidaiariak babesteko automatikoki puzten den poltsa moduko bat aktibatzen duena. Ik. aire poltsa. Gidariaren airbaga bolantean dago instalatua. Istripua gertatu zenean, airbag sistemak huts egin zuen.

Aztergaia: airbag

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): airbag 52: Consumer 29 (adib.: “Airbagek 58 segundo milaren behar ditu puzteko”), Berria 4 (adib.: “Istripuan ez nuen korderik galdu, kaskoaren airbagak primeran funtzionatu zuelako”), EiTB 16 (adib.: “Gizonezko bati 'airbag'ak eztanda egin dio eta begiak zauritu ditu, suhiltzaileek jakitera eman dutenez”), Argia 3 (adib.: “erabil liteke biomedikuntzan, zauriak sendatzeko bendetan edota lotailuen konponketan, edota ordezkapenean, balen aurkako txalekoetan, automobilen airbagetan, kirol arropan...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: airbag 6: Berria 2 (adib.: “Amak, berriz, gorputz osoan ditu kolpeak eta oinazeturik du, eta segurtasun gerrikoak zein airbag-ak sorturiko erredurak ditu aurpegi eta bularraldean”), Jon Alonso (“Alboetako airbag-a, bai ala ez?”), Koldo Zuazo (“Esate baterako, honako hauek: airbag, bikini, boom, casting, charter, chip, doping, gigolo, hacker, jakuzzi, lifting... “), Piarres Aintziart (“Oinetako airbagaren medioz oinak bide gogorrean goxoki jartzen zaizkit.”), Karlos Linazasoro (“Zenbat airbag dauzka honek, Guisfredo?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: airbag. Aire poltsa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es airbag / fr airbag: Elhuyar: aire-poltsa, airbag / Nolaerran: airbag, aire-poltsa / Zehazki: aire poltsa, airbag / Labayru: airbag, aire-poltsa / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera onartzekoa da aire(-)poltsa euskal osaerako sinonimoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Pareko edo/eta ordezko egokia

Sin. aire(-)poltsa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.