1 emaitza ahoa zabaldu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-09-12 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: AHOA ZABALDU. Abrir la boca (para hablar). v. AHOA IREKI. Oraindiño aorik zabaldu ez eban gazte batek. Ag Kr 21. Bitartean gure aizkolariok, aoa zabaldu gabe, osoro benaz, patxada onean [...], kendu zituzten oñetakoak. Ag G 102. Etzuten geroztik ez burua jaso ez agoa zabaltzen. A Ardi 84. Dominixek, Goihenetxi ahuaren zabaltzeko denbora ützi gabe [...], ihardetsi zian. Const 41. Gixon jakittuntzat eta ondo berba egiñikotzat artu agijen gura badok, ezegik aborik eguno zabaldu. Otx 128. Baña, aoa zabaldu zutenez gero, iñork galdegin al-zun arrotzak ziranentz? Ldi IL 67. Amar miñutu-inguru joan ziran Mateok aorik zabaltzeke. NEtx Antz 147. Zabaldu zunan agoa doakabe arek. Or QA 104. Ahoa zabaltzen duzu, bainan ez duzu deus erraiten. Pertsu pollit bat ateratzen baduzu ere, ez da izaiten lagunak erran dautzunaren ihardespena. Xa Odol 63. Ori esateko agoa zabaldu daben guztiak, ondo baño obeto dakie guzur biribil bat dala. Gerrika 198. Gina Lollobrigidak aski du nonbait begien aurrean agertzearekin, ia ahoa zabaldu gabe. MEIG I 159. Egia da, [orduan] ahorik zabaldu ez banuen ere. MEIG VII 44. (Aux. trans. tripersonal). Hacer abrir la boca. Hil-ikararen lazturak zabaltzen dio agoa. Iratz 151
ahoa zabaldu 157: Berria, Anjel Lertxundi, Elizen arteko Biblia, Iñaki Mendiguren, Jose Morales, Xabier Montoia, Joan Mari Irigoien, Imanol Zurutuza, Patziku Perurena, Alberto Ladron Arana, Xabier Olarra, Patxi Zubizarreta
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.
azpisarrera gisa jasotzekoa aho sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.