Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza agindu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

agindu1
1 iz. Norbaitek beste norbaiti agintzen edo manatzen dion gauza. Arkupean ipini dute alkate jaunaren agindua. Udalaren aginduz. Agindu orokorrak. Hamar aginduak. Baina ez zuten guztiek iraun Jainkoaren aginduan.
2 iz. g. g. er. Promesa, agintzaria. Agindua zor.

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua.
agindu2, agin, agintzen
1 du ad. Norbaitek, duen eskuaz baliaturik, egin behar dena adierazi. Ik. manatu. Nork agintzen du etxe honetan? Ezer ez esateko agindu zion. Alkateak agindu duenaren arabera. Elizak agintzen dizuna. Zesarren agindu nahiak ekar ditzakeen kalteen beldur.
2 du ad. (Medikuak eriari). Ik. errezetatu; preskribatu 2. Sendagileak antibiotikoa agindu zion.
3 du ad. Norbaiti lan jakin bat gauzatzeko esan. Unibertsitateak agindu didan txosten hau. Agindu diodan uztarria egin duen galdetu diot.
4 du ad. Hitzeman. Emango dut agindu dudana, esan dudana beteko dut. Barkatuko ziola agindu zion. Agindutako saria. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mesias agindua, salbatzailea, mundura bidali duelako.
5 du ad. Salerosketan, eskaini. Heldu zen erosteko baserriko jaun bat eta agindu zituen hirurogei dukat.
6 du ad. (Egoerak, barrenak...) baimena eman, utzi. Eguraldiak agintzen badu. Baina bere egoerak ez zion agintzen. Bere ahalak agintzen zion neurrian lagunduko ziola. Barrenak ez dit agintzen isilik egotea. Barrenak agintzen zion bezala egin zuen.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.