Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=adur 2 sarreratan aurkitu da.

adur1

iz. Ahotik jariatzen den txistua. Ik. lerde. Adurra zerion ezpainetatik gazta jan nahiaz. Adurra dariola. Umeek adurra izaten dute ugari.

adur zapi, adur-zapi Haur txikiei paparrean, lepotik zintzilik, jartzen zaien zapia, adurra xurgatzeko edo jaterakoan ez zikintzeko erabiltzen dena.

adur2

1 iz. Zoria. Ik. patu. Adur txarra orpoz orpo dabilkizulako. Adur ona, gaiztoa. Adur samina!

2 iz. Zenbait gauzaren indar ezkutu harrigarria. Makila horrek ba omen zuen adur ikusgarria.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper