forma=adina 5 sarreratan aurkitu da.

adina

1 Erkaketetan, kopuru berdintasuna adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. beste2; bezainbat. Andonik Josebak adina diru du. Ez baita libururik hiztegi batek adina huts bil dezakeenik. Guretzat adina (gauza) ekarri du zuentzat. Bekatuak, diren eran eta diren adina aitortu. Argitasunak eta erraztasunak balio dute, gutxienez, laburtasunak adina. Behar adina (gauza) ikasirik daudenean. Ahal adina diru bilduz. Zu airean bidaltzeko adina indar badu.

2 (izan aditzarekin). Zu adina naiz etxe honetan.

adinaxe adina-ren era indartua. Euskalki orok merezi dute batak besteak adinaxe.

adinean Adina. Moldatuko ote ginateke Robinson adinean, horrelakorik gerta balekigu?

ahal izan, ahal izaten, ahalko/ahal izango

1 da/du ad. (Ezkerrean duen aditz bati dagokiola). Aipatzen dena gertatzeko edo egiteko eragozpenik edo ezintasunik ez izan. (Aspektu burutugabea). Erraz egiten ahal dut: erraz egin dezaket. Gaur joaten ahal naiz: gaur joan naiteke. Ozta-ozta entzuten ahal nion: ozta-ozta entzun niezaiokeen. Nahi zuen guztia jaten ahal zuen: nahi zuen guztia jan zezakeen. Aurkitzen ahal badu: aurki badezake. Nork daki non gelditzen ahal den: nork daki non geldi daitekeen. Uzten ahal zituen on guztiak: utz zitzakeen on guztiak. Gaur egin ahal duzuna ez biharko utzi. Bizi ahal banendi. Bertso berri batzuk jarri ahal banitza.

2 (Aspektu burutua). Denek ikusi ahal izan dugu zein kementsu agertu den. Atzeko atetik sartu ahal izan zen. Eduki ahal izan balitu.

3 (Geroaldian). Beste hiru antzerki-lan ikusi ahal izango dira. Hola egiten ahalko du hark ere, nik gaur egin dudana.

4 (Ezezko esaldietan, aurreko adieretan aipaturiko kasu guztietan). Ik. ezin. Ez naiz etortzen ahal: ezin naiz etorri. Ez du ekartzen ahal: ezin du ekarri. Mintzatzen ahal ez direnak. Engainatzen ahal ez gaituena. Ez du jasan ahal izan. Galdetu ahal izan ez diona. Ez zuen egin ahal izango. Ez zuen egiten ahalko.

5 (Beste aditz bati ez dagokiola). Ahal badu ekarriko du. Ahal balu ekarriko luke. Gaur bertan, ahal bada (balitz). Ahal denean ahal dena eginez gero. Ahal duzun lasterrena presta ezazu (Ik. ahalik). Erabaki dute ahal den etxe guztietara igortzea eskutitza. Ahal duena egiteko. Ahal den neurrian. Ahal dela behintzat, ez nuke ezer galdu nahi. Bizkortu nahi den hizkuntzak, eredu berdindua izan beharko du nahitaez, eta, ahal delarik, batua.

6 Hara iritsi ez ahal zen, kontatu zion Wolfiok apezpikuari gertaera guztia: hara iritsi bezain laster. Ez ahal zen diputazioko ate nagusian barrena Roman desagertu, han non ikusten dugun jende multzo bat.

ahal adina adb. Ahal den (dudan, dugun...) adina. Gorputzari ahal adina atsegin ematen diola. Lasai zaitez ahal adina.

ahal adinako adj. Ahal den (dudan, dugun...) adinakoa. Ahal adinako irabaziak.

ahal adinbat adb. Ahal adina. Kandela gora jasoz argitu zuen ganbara ahal adinbat.

ahal baino ...-ago Ahal den (dudan, dugun...) baino. Ahal baino gehiago eskatzen didazu, osaba. || (Aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean). Izaten da jan ahal baino gehiago gaztaina.

ahal beste adb. Ahal adina. Zuek eutsi goiari ahal duzuen bitartean, eta ahal beste luzatu bizimodu hori.

ahal bezain adb. Ahal den (dudan, dugun...) bezain. Ahal bezain garbia, ona. Ahal bezain laster egiteko. Ahal bezain lañoki. Bide hasian sartzen da ahal bezain barrena.

ahal bezainbat adb. Ipar. edo Jas. Ahal adina. Desenkusatu nintzen ahal bezainbat.

ahal bezainbatean adb. Ipar. edo Jas. Ahal den guztietan. Egun oroz, ahal bezainbatean, edo bederen ardura, liburu honetako kapitulu baten irakurtzea.

ahal bezala adb. Ahal den (dudan, dugun...) bezala. Ahal bezala ibiliaz.

ahal den 1 (-en(a) daraman adberbio baten ezkerrean). Ik. ahalik; ahalik eta; albait 2. Ahal den ongiena apaindu behar da. Ahal den maizena etor zaitez. Ahal den zehazkien. Gauzak ahal den ongien bideratzeko. || Ahal zen agudoena zihoala.

2 (-ena daraman adjektibo baten ezkerrean). Mundu bat ahal den zuzenena. Ahal den kutsurik gutxiena.

ahal izatera adb. Ahal izanez gero. Eman behar zaiola janaria, ahal izatera egosia.

behar izan, behar izaten, beharko

1 du ad. Norbaiten edo zerbaiten beharra izan. Ez zaitut behar. Ez dut besterik behar. Festarik behar bada, bego Donostia. Behar den arretarekin. Behar ez den orduetan agertzeko. Erantzun ezak behar den bezala. Ekarri zenuen behar zen erremedioa. Zure laguntza behar zuela. Etxeak behar, eta bideak ekarri (esr. zah.).

2 da/du ad. (Osagarritzat beste aditz bat, partizipio burutuan, duela). Bihar ekarri behar du. Bihar etorri behar du. Inoren hitzaz baliatu behar badut. Argi dago hil behar dugula. Harrian jo behar da gogotik galburua. Ekarri behar zituenak ez ditu ekarri. Nagusiak izan beharko ditugu erakusle. Gaurko edertasunez jantzi nahi badu, gaurko lokatzetan beharko du zikindu. Gurekin etorri beharko duzu. Baimena eskatu behar izan dio. Bertan utzi behar izan omen zuen. Egun asko igaro behar izaten dituzte itsasoan. Zuk ni bataiatu behar, eta zu bataio eske niri. || (izan ezabaturik). Hala behar luke. Aukera berdina behar lukete denek. Hala beharko du.

3 (Aditz laguntzailerik gabe). Ik. behar adina; behar bezala. Behar baino maizago. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. || (Izen batekin). Ipar. Oi, izarra, behar lekura gidatu Euskal Herria!: behar den lekura. Jakin behar gauzak: jakin behar diren gauzak.

4 da ad. (-en atzizkia hartzen duen izen sintagmarekin). Badaki zuen Aita Zerukoak gauza horien behar zaretela. Inoren behar ez zirela.

behar adina Behar den (diren, zen...) adina. Guztion premiak ez ditudalako, agian, behar adina kontuan eduki.

behar adinako adj. Behar den (diren, zen...) adinakoa. Nork ematen dio behar adinako garrantzia?

behar baino ...-ago Behar den (diren, zen...) baino ...-ago. Ez dezaten behar baino gehiago ordaindu. Behar baino maizago. Behar baino garrantzi txikiagoa eman diola.

behar beste Bizk. Behar adina.

behar besteko adj. Bizk. Behar adinakoa.

behar bezain Behar den (diren, zen...) bezain. Guk ere ez genituen behar bezain ondo ulertu agian. Behar bezain sakonki aztertu ez den puntua. Jartzen zaizkien mugak ez direla behar bezain zorrotzak.

behar bezainbat Behar adina.

behar bezainbateko adj. Behar adinakoa.

behar bezala Behar den (diren, zen...) bezala. Lana behar bezala aztertzeko. Gauzak behar bezala balira, euskaraz egingo zukeen agian bere lantxoa.

behar bezalako adj. Behar den (diren, zen...) bezalakoa. Behar bezalako etekin eta irabazia emateko. Badirudi, ur garbiaren pare behar duela izan, behar bezalako prosak.

behar bidean adb. Lap. eta BNaf. Beharrean, ordez. Mintzatu behar bidean, isilik egon zen.

behar ez bezala Behar ez den (diren, zen...) bezala. Axular luzaro baztertua, behar ez bezala goratu nahi du orain zenbaitek, beste guztiak azpiratuz.

behar ez bezalako adj. Behar ez den (diren, zen...) bezalakoa. Behar ez bezalako hitzak.

behar hainbat Behar adina.

behar hainbateko adj. Behar adinakoa.

beharko Beste erremediorik ez dagoela edo beste aukerarik ez dagoela adierazteko hitza. Lanera joan zara? Bai, beharko! (edo Bai, beharko joan!). —Umilduko dira, bai. —Beharko! Orain Oiartzunen, gero Hernion, dagoeneko Oñatin, dantzatzen zen apaiza; beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

behar orduan adb. Behar den unean; beharra denean. Ik. behar ordu. Aitzinean aska bat urez betea, behar orduan burdina goritua iraungitzeko. Nornahik bataia dezake behar orduan.

behar orduko Behar den ordurako. Ik. behar orduan. Fabrikak izan ditzan, gaiez betetzeko nola etekinetatik husteko, bi erraztasun: bat burdinbidez, bestea urez ur; errepidea, behar orduko, hirugarren.

beharrago izan Ordu honetan inoiz ere baino zure beharrago naiz. Ororen irrigarri bilakatzen ari zara, ez baikenuen deusen beharragorik!

[Oharra: bigarren adieran, aditz osagarria edozein motatakoa delarik, behar izan-ek aditz laguntzaile iragankorra hartuko du: joan behar dut; hala ere, zenbait euskalkitan, batez ere Iparraldekoetan, laguntzaile iragangaitza har dezake aditz iragangaitzekin: joan behar naiz, ez zara ikaratu behar. Esanahiari dagokionez, batzuetan, etorkizun dena adierazten du besterik gabe, eta ez behartzea edo premia dakarren gertakizuna].

gura izan, gura izan, gurako

du ad. Nahi izan. Berak gura duena egin behar dugu. Agur bat egin gura diet. Bere hurrean eduki gura gaitu. Ez dut inor nekatu gura. Zer gura duk nik esatea? Gura baduzu. Zer esan gura du horrek? Hasi zen txindorra ere abestu gurarik. Berak hala gura izan duelako. Bizia galdu gura izan badio inori. Ez du inork entzun gurako. || Jaungoikoari gura dakiola.

gura adina Nahi adina. Gura adina lo eginda.

gura eta gura ez Nahi eta nahi ez. Gura eta gura ez egin beharko dudana.

gurago izan Nahiago izan. Jolasa baino ardo ona gurago dute. Apurtu baino mila bider gurago dut osorik ematea.

guran (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahian. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte. Ziria sartu guran ari zait beti jendea.

nahi izan, nahi izaten, nahiko/nahi izango

du ad. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izan. Ik. desiratu; gura izan. Zer nahi duk? Gaur liburu hau nahi du eta bihar horiek nahiko ditu. Ez baititu irakurri nahi izan batzar horrezaz argitara diren paperak. Deabruak ere halako eraginak itxuratu nahi izaten ditu aingeru antzean. Ez da aski nahi izatea. Inorena ez den euskara baturik ez nuke nahi. Nahi eta behar dugun batasun hori. Zuk nahi duzunean. Bakarrik nahi luke joan, baina nahi badu eta ez badu, erdian hartzen dute portugesek. Nahi badu eta nahi ez badu. Nahi duenak nahi duena erranik ere, haur anitz bada oraino Donibanen euskara dakienik. Ama Birjinak, nahi izanda ere, hobenik ezin dezake izan. Jaun txit goikoak hala nahi izanik, Aita santuaren mailara goratua izan zen. Nik ez dakit ongi nondik noraino jo dezakeen, nahi izanik ere, Erakundeak auzi honetan. Hori baino errespetu gehixeago nahi litzateke apezpiku jaunari hitz egiteko. || Jainkoak nahi badu. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua eta nahi izan aditzarena bat direnean, aditz hura partizipio burutuan agertzen da). Herodesek hil nahi zaitu. Hori sinetsarazi nahi digutenak. Zer gertatu den jakin nahi nuke. Ez genioke inori biderik itxi nahi. Otoitz egin nahi eta kemenik ez. || (Osagarri zuzena den aditzaren subjektua nahi izan aditzaren subjektuaz bestelakoa denean, aditz hark aditz-izenaren forma mugatua edo subjuntiboko laguntzailea hartzen du). Semea pilotaria izan dadin nahi du. Zer nahi duk egin dezadan? Zu joatea nahi dut. Nola nahi duzu ezkutu sakon hori nik azaltzea? Arazo hori bestek aztertzea nahi duelako. Aita-semeak elkarturik egotea nahi du baserritarrak. Ez nuke inola ere hitanozkoa galtzerik nahi; are gutxiago, hala eta guztiz ere, hitanozkoa ez dena.

esan nahi izan du ad. Adierazi, halako esanahia izan. Ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen. Zer esan nahi du kristauaren izen horrek? Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. || Asko esan nahi du kultura-lanetan, aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak eta bideak.

ezta nahi ere interj. Nolabaiteko destaina adierazten duen esapidea, espero zen zerbait edo gertagarria zen zerbait gertatu ez delako axolarik eza (zenbaitetan itxurazkoa) erakusteko erabiltzen dena. Niretzat goraintzirik ere ez; ezta nahi ere! Ez da hara itzuli lana utzi zuenetik; ezta nahi ere!

nahi adina Nahi den (diren, zen...) adina. Ik. nahi beste; nahi bezainbat; nahi hainbat. Zaldi gaixoari nahi adina janari eman iezaiozu. Zoazte, nahi adina denborarako. Edan dezagun nahi adina.

nahi adinako adj. Nahi den (diren, zen...) adinakoa. Ez dute nahi adinako indarrik izan.

nahiago izan Gogokoago izan. Nahiago ditu bizi-bizirik dirauten hitzak zaharkituak baino. Nahiago zuela gehienen kontra mintzatu, alde baino. Etxeko arropa zikina nahiago dudala etxean garbitu. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Misterio beltz hori biluztea edo, nahiago baduzue, larrugorrian ipintzea. Baso txikia baino, handia nahiago.

nahi ahala Nahi adina. Nahi ahala ardo edaten dutenak.

nahi ala ez Ipar. Nahitaez. Ik. nahi edo ez. Nahi ala ez, geldituren da biziarekin zorretan.

nahian (Aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Nahi izanez. Gaizki-esanak zuzentzen edo zuzendu nahian nabilelako aspaldidanik. Nire lepotik barre egin nahian dabil.

nahi beste Nahi adina. Dirua nahi beste, baina osasuna falta. Hau nire etxea da, eta nahi beste hitz egingo dut hemen.

nahi besteko adj. Nahi adinakoa. Sarak ez zuen nahi besteko erantzunik jaso.

nahi bezain adb. (Adjektibo edo adizlagun baten ezkerrean). Loa ez zen nahi bezain baketsua izan. Ez guk nahi bezain laster.

nahi bezainbat Nahi adina. Nahi bezainbat ondasun. Edan ezazu nahi bezainbat.

nahi bezainbateko adj. Nahi adinakoa.

nahi bezala Nahi den (diren, zen...) bezala. Ez baitzizkioten bere lanak nahi bezala argitaratu.

nahi bezalako adj. Nahi den (diren, zen...) bezalakoa. Nahi bezalako mutil gazteak aukeran dauzkat atzean.

nahi edo ez Nahitaez. Ik. nahi ala ez; nahi eta nahi ez. Ohitura hau ezin dut azpiratu; grina honek nahi edo ez narama.

nahien izan Gogokoen izan. Nahien duzun gauza.

nahi eta nahi ez Nahi bada eta nahi ez bada. Ik. nahitaez. Nahi eta nahi ez ikusi behar duzu. Ez dira gainera denak pertsona bereziak nahi eta nahi ez. Ezinbestean eta nahi eta nahi ez gertatzen dira gauza guztiak.

nahi gabe adb. Nahi izan gabe; konturatu gabe, oharkabean. Nahita edo nahi gabe hasitako maitasun istorioak. Baina, nahi gabe izan da. Nahi gabe egindako akatsa.

nahi gabeko adj. Nahi izan gabekoa. Nahi gabeko haurdunaldia.

nahi hainbat Nahi adina. Israeldarrek nahi hainbat edan zuten.

nahi hainbateko adj. Nahi adinakoa. Nahi hainbateko poza eman dit.

nahi izate, nahi-izate iz. Zerbait egiteko, eginarazteko edo lortzeko asmo edo xede erabakia izatea. Nahi izate hutsarekin sorgintzen zituen denak, aise eta zuzen.

nahi izatera Nahi izanez gero. Erraz egin ditzake, nahi izatera.

nahirik Nahian; nahita. Niri fama kendu nahirik alfer-alferrik dabiltza. Jainkoak hala nahirik.

nahiz postpos. Nahian, nahirik. Juduak hura hil nahiz zebiltzan.

zer nahi duzu (bada) Egoera baten aurrean etsi beharra edo ezintasuna adierazteko edo egoera bat zuritzeko erabiltzen den esapidea. Jesusen pasio santuak negar eginarazten dit, eta zer nahi duzu? Baina zer nahi duzu?, mundu honetako legea hola da. Herri txikietan, zer nahi duzu? Zer nahi duzu, bada, aske izateak ez du aspaldian eduki hainbesteko baliorik.

[Oharra: Iparraldean, aditz osagarria da motakoa denean, da aditza da nahi izan ere: joan nahi zara].

Oharra: azken eguneraketa 2022-01-12

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper