1 emaitza abal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:EEBS:29 | 1997-02-25 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +
baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, premiazkoa den eremu-adieretan.
abala eman, abal-emaile.
1 Merkataritzan, 'zordun nagusiak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea'. 2 bestetan erabil berme .
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E210]: 'Horren aldamenean, Merkataritza jarri da. Agidanez, hobe da Zuz. jasotzea, Zuzenbide zibilean ere abalak berezko arauketa duelako. "Abal" hitzaren azpisarrera gisa, abal(-)emaile jaso da eta, horren definizio moduan, honako hau jarri da: "abala sinatu duena". Egia da abal-emaileak abala sinatu behar duela; baina kontuan izan behar da abalean beste sinadura batzuk ere ager daitezkeela. Hortaz, hobe da definizio hau jartzea: "abala eman duena". Gainera, "abal" hitzaren familia osoa ohiko egoerekin osatu nahi izanez gero, orduan abalkidetza eta abal(-)emailekide sartu beharko lirateke' (2000-12-20).
- [E123]: 'Eta Merk. eta Zuz. jarriko balitz? Niregatik konforme definizioa horrela aldatzearekin, baita familia osatzeko proposamenekin ere. Hiztegi Batuko lantaldeak proposatuak dira orain ditugun azpisarrerak ere'.
- [E113]: ' Abalkidetza hitza sartzen bada, ez ote litzateke halaber abalkide ere sartu behar? Zertan ote datza orduan abalkide eta abal(-)emailekide hitzen arteko aldea? Oinarria lexikalak onartu ondoan (kasu horretan izen eta aditz formak), handik sortzen diren eratorriak hiztegi berezietan bereziki tratatzekoak dira menturaz, adituen aukeren arabera. Nire aburuz, abalkidetza eta abal(-)emailekide hitzak zuzenbideko edo merkataritzako hitzak ikusterakoan aztertu behar lirateke'.
- Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'E210ek k Zuz. marka jarriko lioke. Onartu da eta 'bermea' adiera duela esango da. Abal(-)emaile hitzari, berriz,'bermea ematen duena' adiera erantsiko zaio. Abalkide ere sartzea onartu da'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.