gaitz2
1 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. Gauza errazean ez zara fidatzen, eta bai gaitzean. Berba gaitz honek behar zuen azalpen luze bat. Horko bidea gaitza da, ez da kamio zabala. Deusik bada enetzat gaitz denik?
2 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Latz eta gaitz dela Jainkoa zerbitzatzea. Euskalkien arteko batasuna egitea gaitz bada ere. Gaitzago zait sarritan oraingo idazki franko barrentzea hamabosgarren mendeko kanta zaharrak baino. Sinestea gaitz egingo bazaizu ere. Ez da gaitz antzematen zer gertatu zaion. Hiltzea gaitz da, gaitzago baina maite ukan eta ez maite izana. Gaitza da bi orduan erabat kontzentratuta egotea.
3 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Euskara oso gaitza dela ikasteko.
4 adj. Oso handia. Haserre gaitza. Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara. Begiramen gaitza zioten eskribauari, apaiz eta fraideei bezalakoa. Neurri gaitzekoa zuen sudurra.
5 adj. Oso ona, bikaina. Gure jokalariak fleitean ditugu aurten, denboraldi bat gaitza daramate. Donibaneko elizan eman du kontzertu bat gaitza, zuzenean grabatua izan dena.
6 adj. Txarra. Ordu gaitzean. Hori, esango du norbaitek, gaitzaren ordez gaitzagoa sartzea da. Neguko loreak dira horiek, denbora gaitzekoak, sasoitik kanpokoak. Izate hori on den ala gaitz, ez dut nik esango.
7 iz. Zailtasuna edo handitasuna. (-en atzizkiaren eskuinean). Ez dago lanaren gaitza goraipatu beharrik.