forma=kasu 3 sarreratan aurkitu da.

kasu1

iz. Gertatzen dena edo gertatu uste dena; zertzelada, gertaera, egoera. Ez da eginbide atsegina orain artekoa irakurtzea; premiazkoa, bai, kasu honetan. Kasu horretan, zer egin? Diptongoa hausten den kasuetan. Etxekotu gabeko izen-deituren kasuan, azentu grafiko eta guzti idaztea hobesten da. Ez daude biak kasu berean. Zer bide behar den hartu, kasu bakoitzean ikusiko da.

kasuan-kasuan adb. Kasuz kasu; kasu bakoitzean. Presoen egoera kasuan-kasuan aztertu behar da.

kasuan kasuko adj. Kasu jakin bakoitzeko. Filosofian izen hauen erabilera maiz desberdina izaten da autore batetik bestera, kasuan kasuko interes nagusien arabera. Kasuan kasuko premiak aztertu behar dira.

kasu baterako adb. Bizk. Adibidez, esate baterako.

kasurako adb. Adibidez. Etxe argiak ere badira, ezkonberrien etxeak, kasurako.

kasu2

iz. Arreta, kontua. Kasu handiarekin ibili.

kasu interj. Kontuz! Kasu, otoi! Baina, kasu, egun batez samurtzen baldin bada!

kasu egin Jaramon egin, arreta jarri. Norbaiti edo zerbaiti kasu egin. Inork ez zielako kasurik egiten. Lurreko gauzez kasurik egin gabe. Kasu egizu zer esango dudan. || Ez digute kasu gehiegirik egiten. Mamiaz kasu gutxi egiten dutelarik.

kasu eman 1 Kasu egin, jaramon egin. Haren erranei batere kasurik eman gabe. Aita sartu zen sukaldean, eta, batere kasu eman gabe zertaz ari ginen, amari galdatu zion (...).

2 Kontuz ibili; zaindu, begiratu. Kasu emak! Nahiz eta elkarren artean zaintzaileen mugimenduari kasu eman, segur da gure solasaldi guztiak entzuten zituztela. Kasu emak norekin ibiltzen haizen, Xarles. Ene ustez aiseago behar zuten irabazi, baina irlandar deabruen kontra behar da beti kasu eman, noiznahi iratzartzen baitira.

kasu3

iz. Hizkl. Hitz batek, perpausean funtzio jakin bat betetzeko, agertzen duen flexio forma. Latinaren sei kasuak. Kasu markak. Euskarazko kasu atzizkiak. Nor, nori eta nork kasuak. Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla batez ere.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper