laburdurak

laburdurak

Hitz baten edo sintagma baten laburtzapen idatzia da laburdura, hura osatzen duten letrak murriztuz eratzen dena. Adibidez, telefono hitzaren laburdura tel. da.

Hizkuntza bakoitzak bere laburdurak izaten ditu. Euskaraz, Euskaltzaindiaren 196. arauan («Laburtzapenak: laburdurak eta siglak») zehazten da laburdurak zer diren, zer laburdura-mota dauden, nola eratu behar diren, kasu-markekin zer egin behar den eta abar. Eta badago laburdura-hiztegi bat ere arauan bertan. Laburdura gehiago behar izanez gero, egoki da Euskaltermen laburduren hiztegira jotzea. (http://www.euskadi.eus/euskalterm/).

 

1. Letra arruntez idazten dira laburdurak, eta bukaeran puntua daramate (siglek, akronimoek eta sinboloek ez bezala). Salbuespena “vs” da —alegia, versus (‘aurka, kontra’)—; laburdura horrek ez darama punturik.

2. Laburdura gutxi erabiltzen da idazki arruntetan, helbideetan izan ezik: jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), z.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), hirib. (hiribidea), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)...; Estafeta 8 / Estafeta k. 8 / Estafeta kalea 8 / Estafeta 8, 3.a.

3. Testu berezietan, alorrean alorreko laburdurak erabiltzen dira, eta sarreran agertu ohi da erabilitako laburdura ezohiko edo antzemangaitzen zerrenda eta bakoitzaren esanahia. Euskaltzaindiaren Hiztegian, esaterako, besteak beste, hauek ageri dira: iz. (izena), ad. (aditza), adb. (adberbioa), eta abar, zeinak guk ere halaxe darabiltzagun obra honetan (17. or.).

4. Testu berezietan izan ezik (hiztegietan eta), hitz laburrak ez dira laburtu ohi. Ez da egokia, esate baterako, ikus hitza laburturik idaztea (*ik.) testu arruntetan. Beste horrenbeste gertatzen da euro hitzarekin ere: ez da laburtu behar; izatekotan, beraren sinboloaz (€) ordezkatzen da.

5. Laburdura gehienak letra xehez idazten dira, baina ez den-denak. Badira letra larriz idazten direnak ere: P.D. (post data), P.S. (post scriptum), N.B. (nota bene), O.E. (ontzat emana)... Baita letra larriz eta xehez idazten direnak ere: K.a. (Kristo aurreko), K.o. (Kristo ondorengo).

6. Laburdurari ez zaio atzizkirik erantsi behar, testu berezietan izan ezik. Hortaz, *alkate jn.-k, *27. or.-ko, *fra.-rena, *etab.-etan... idatzi ordez, oso-osorik idazten dira hitzak: alkate jaunak, 27. orrialdeko, fakturarena, eta abarretan. Laburdurak saihestu ezin diren kasuetan, hala nola sozietate-moten izenen erdarazko laburduretan, laburduraren puntuaren ondoren jartzen da kasu-marka, marratxorik gabe, eta, kasu-marka jartzean, laburtu gabeko hitza hartzen da kontuan, ez laburduraren azken letra: Zelofana Innovia Films Ltd.en marka erregistratua da. Seikide S. Coop.k eta Gestindar S. Coop.k bat egitea erabaki dute [Ltd.en = Limiteden; Coop.k = Cooperativak].

7. Laburdura ahoskatzean, laburtutako hitza irakurri behar da, hitz osoa, eta ez laburdura bera. Esate baterako, eta abar irakurri behar da beti etab. laburdura.

 

Laburdura erabilienak: adib. (adibidez), or. (orrialdea(k)), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), etc. (et cetera), zk. (zenbakia), ktu. kte. (kontu korrontea), g. er. (gutxi erabilia), esr. zah. (esaera zaharra)...

Asteko egunak: al. (astelehena), ar. (asteartea), az. (asteazkena), og. (osteguna), or. (ostirala), lr. (larunbata) eta ig. (igandea).

Hilak: urt. (urtarrila), ots. (otsaila), mar. (martxoa), api. (apirila), mai. (maiatza), eka. (ekaina), uzt. (uztaila), abu. (abuztua), ira. (iraila), urr. (urria), aza. (azaroa) eta abe. (abendua).

 

Bi ohar:

  • Orrialdea nahiz orrialdeak laburturik ematean, beti or. erabiltzea hobesten da: Ikus 14. or. / Ikus 14(.)-19. or. / Ikus 14., 16. eta 19. or.
  • eta abar: etab. (*etabar) da laburdura; etc. baliokidea du (e.a. ez da erabiltzen). Esaldi barruan doanean edo kasu-markarekin erabili behar denean, ez da batere egokia laburdurak erabiltzea: *etab.-i / *etab.i; *etab-entzat / *etab.entzat... > eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...; *Kazetariek, kritikariek etab. aspaldi esan zuten hori > Kazetariek, kritikariek eta abarrek aspaldi esan zuten hori. Esaldi-amaieran, ez da nahitaezkoa kasu-komunztadura: Denek zekiten hori: kazetariek, kritikariek eta abar(rek).

Enumerazio bateko azken elementuarekin doanean, ez da komarik jarri ohi eta abar osorik badoa: Denek zekiten hori: kazetariek, kritikariek eta abar. Koma jarri ohi da laburdura erabiltzen bada: Denek zekiten hori: kazetariek, kritikariek, etab.

 

Gehiago jakiteko

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper