kontsonante-bilkura batzuen ahoskera

kontsonante-bilkura batzuen ahoskera

Mintzo garenean, hitzak ez dira banan-banan esaten, taldeka baizik, zentzuaren arabera. Bestalde, idatzizko banaketa silabikoa eta ahozkoa ezberdinak izan litezke: <Neuk e-san ez di-at, ba> idazten duguna, esaterako, [neuk.e.san.ez.ti.a.pa] esaten dugu. Halako lotura bereziei hots-uztartzeak deritze. Kontsonanteen artean, adibidez, badira zenbait nabariki eragiten diotenak jardunari; hauek, esaterako: bait- menderagailua ( bait-), ez adberbioa ( ez(-) (adberbio, izen, partikula...)), eta juntagailua ( eta), bada lokailua ( ba-), eta -(e)z gero menderagailua ( -z gero / ezkero). Erreferentzia gurutzatu horietan ematen da bakoitzari buruzko informazio xehea.

 

Baina badira kontuan hartzeko soinu-uztartze nagusi gehiago ere [87. araua] (Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuko Ahoskera liburukian adierazten denez): <n, l, r> + <z> <t, k> + <b, d, g> <n + n> edota <l + l> <-t(z)en> + bokala.

1. <n, l, r> + <z> => [ntz, ltz, rtz]. Halaxe egitea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara zaindurako: <esan zuen> [esantzuen], <hil zen> [(h)iltzen], <etorri al zen> [etorrialtzen], <han zebilen> [(h)antzebilen], <hor zaude> [(h)ortzaude]...

Aginteran (ahoskera zainduan), idatziaren arabera ahoskatzea da egokia: <jan ezazu> [jan ezazu], <ez ezazu eros> [ez ezazu eros], <ez dezazula pentsa> [eztezazula pentsa]... Nolanahi ere, tokian tokiko erabilerak ere egokiak eta zuzenak dira hizkera zaindugabean: <jan ezazu> [jantzazu], <ez ezazu eros> [etzazu eros], <ez dezazula pentsa> [etzazula pentsa]...

2. <t, k> + <b, d, g> => [p, t, k]. Honela:

a) Unitate diren esapide-lokailuetan, aldaketa fonetikoa egitera jotzen da, erabat lexikalizatuta daude eta: <batik bat, bat-batean, behinik behin, noizik behin...> [batipat, bapatean, beiñipein, noizipein]...

b) Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak (baitekin ohi den moduan), idatzi bezala —letren arabera, alegia— ahoskatu behar dira: [nona(h)i/non-na(h)i, zenbana(h)i/zenbat-na(h)i, nondina(h)i/nondik-na(h)i...].

c) Galdegaia + aditza lotura estuetan, bi modutara joka daiteke (idazkeraren arabera nahiz hots-elkarketa eginez): <Zenbat da?> [zenbat-da?] / [zenbata?], <Nork du?> [nork-du?] / [nortu?], <zuk dakizu> [zuk-dakizu] / [zutakizu], <lagunak dira> [lagunak-dira] / [lagunatira]...

Euskara zainduan ez da egokia honela ahoskatzea: <Zenbat da?> [*zenbada?], <Nork du?> [*nordu?], nahiz horixe den hizkera zaindugabearen erabilera arrunta. Ezta [*etortze’a; *esate’u] eta gisara ere, horiek hizkera zaindugabearen moldeak baitira. Halakoak, jakina, osorik ahoskatu behar dira euskara zainduan.

3. <n + n> / <l + l>. Adizkiaren mugan gertatzen direnean, ez da etenik egiten, kontsonantea bikoizturik ahoskatu zein ez: <Joan nadin> [joanadin, joan.nadin], <gal lezake> [galezake, gal.lezake].

4. <-t(z)en + bokala> => [-t(z)e + bokala]. Honela: <etortzen haiz> [etortze.aiz], <ikusten hindugun> [ikuste.indugun].

‘Bokala’ diogunean, aditz laguntzaile bati dagokion bokala dela ulertu behar da ([aiz], [indugun]). Izan ere, <ez ziren etortzen eskolara>, <egiten ikasi> eta gisakoetan, aditz-izenaren bukaerako <-n> hori ez da isiltzen, baizik eta idatzi bezala —letren arabera, alegia— esaten da: [etortzen.eskolara], [egiten.ikasi].

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper