konparazio-perpausetako arazo batzuk

konparazio-perpausetako arazo batzuk

KONPARAGAIEN ARTEKO BERDINTASUNA. Konparatzen diren bi elementuek kasu berean joan behar dute. *Hura zure baino azkarragoa da (> Hura zu baino azkarragoa da [NOR eta NOR]). Zuk Edurnek adina liburu dauzkazu [NORK/NORK]).

Egokia da molde hori errespetatzea zenbatasunezko konparazioa mugagabeko izenen artean egiten denean ere: Gizonezko baino emakumezko gehiago joan da / ?Gizonezkoak baino emakumezko gehiago joan da.

 

BATEK BAINO GEHIAGOK. Bi konparagaiek deklinabide-atzizki bera eramatea da lege orokorrena: bat baino gehiago, batek baino gehiagok, bati baino gehiagori... ( baino gehiago: batek baino gehiagok, bati baino gehiagori...)

 

BAINO BAINO GEHIAGO/AREAGO. *Lagundu baino, kalte egiten du. (> Lagundu baino gehiago... [edo Lagundu beharrean / (barik) / ordez...]). ( baino ≠ baino gehiago/areago)

 

DUTENA BAINO DUTEN BAINO. Ez da egokia -a mugatzailea sartzea honelako konparazio-perpausetan: *Aldamenekoek uste dutena baino hobeto bizi gara (> Aldamenekoek uste duten baino hobeto bizi gara.

Horrelakoetan, -(e)n baino/bezain/bezala/adina egitura da egokia (uste duten baino, nahi dugun baino, esaten duten baino, dirudien baino...), eta ez -(e)na baino.

Forma artikuludunaren eta artikulurik gabearen arteko aldea ikus daiteke adibide honetan:

—Nolako autoa erosi duzu? —Nahi nuena baino merkeagoa, nahi nuen baino garestiago.

Lehenbiziko parteko nahi nuena guztiz egokia da, artikuluarekin, ZER adierazten baitu: nahi nuen [auto]a, nahi nuena. Bigarren partean, berriz, NOLA adierazteko, nahi nuen baino... erabili da.

 

ESAN DUEN BEZALA = ESAN DUENEZ. Konparazio-baliorik gabe, -(e)nez loturaren funtzioarekin erabiltzen dira batzuetan -(e)n bezala, -(e)n moduan, -(e)n legez eta gisakoak. Molde egokiak dira. Normalki, esan, aipatu, irakurri eta, oro har, -(e)la osagarria onartzen duten aditzak izan ohi dira tankera honetako esamoldeetan: Aurreko puntuan, ikusi dugu otsoa kanidoen familiakoa dela // Aurreko puntuan ikusi dugunez, otsoa kanidoen familiakoa da / Aurreko puntuan ikusi dugun bezala, otsoa kanidoen familiakoa da. // Ohartuko zineten gai hau eztabaidagarria dela oso / Ohartuko zinetenez, gai hau eztabaidagarria da oso / Ohartuko zineten bezala, gai hau eztabaidagarria da oso.

 

Ikus beste sarrera hauek ere: bezala/bezalakoa; legez (lez)).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (281, 376-377, 409, 419-420).

—(2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (299-300).

— “Berdintasuna adieraztea: bezain (nahi nuen bezain merkea / nahi nuena bezain merkea)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (52-57).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (315).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper