-ko eta -zko

-ko eta -zko

• Oro har, -ko aski da oinarria izena bada eta NOLAKO zentzua badu: kalitateko hezkuntza, zuri-beltzeko argazkia... Baina Euskaltzaindiaren Hiztegian bi formak ageri dira halako izenlagun batzuen kasuan (gogoko/gogozko, dudako/dudazko...), eta, beraz, nekez esan liteke sistematik kanpokoak direnik forma hauek (ugari dira adibideak): kalitatezko hezkuntza, zuri-beltzezko argazkia...

Izenondo bat tartean sartzen bada, -ko da beti lotura: kalitate oneko hezkuntza, kalitate eskaseko haragia, maila egokiko saioa...

-zko erabiltzen da osagaia adierazten dutenetan (zurezko, harrizko, harri landuzko, artilezko...), eta baita oinarrian -z adizlagun bat dutenetan ere: zaldizko polizia (zaldiz ibiltzen den polizia), ofiziozko abokatu (ofizioz izendatzen den abokatua [≠ ofizio (handi)ko abogatua]), euskarazko talde (euskaraz ikasten duen taldea), jatorrizko bertsio, urgentziazko irtenbide, beldurrezko film.

Sail honetakoak dira egiazko eta zinezko ere, oinarrian egiaz eta zinez baitituzte. Okerra da, aldiz, *benetazko ( benetako (*benetazko)); eta okerrak dira, besteak beste, *txantxetazko eta *olgetazko ere (> txantxetako, olgetako), horien oinarrian txantxetan eta olgetan baitaude, eta ez *txantxetaz, edo *olgetaz. ( ohizko/ohiko)

Batzuetan, hala ere, muga ez da horren samurra: Ikasmaterialen hizkuntzaZko onespen-aztertzaile? LexikologiaZko irizpideak? Hitz-eraketaZko baliabideak?

 

Hitz batzuekin, bereizkuntza egin behar da, loturaren zentzuaren arabera:

alderdiaren oinarriko jendea / oinarrizko kontzeptuak

jatorriko unibertsitatea (‘zer unibertsitatetatik datorren’) / euskal jatorriko kanta / jatorrizko testua

 

Oso erabiliak dira, -zko atzizkiarekin, ikaragarrizko moduko maila-izenlagunak, izenondotik eratorriak. Hori dute formarik hedatuena, nahiz ikaragarriko eta ikaragarritako ere aurki daitezkeen, euskalkiaren arabera.

ikaragarrizko abiadura (abiadura ikaragarria)

izugarrizko lana (lan izugarria)

itzelezko askatasuna (askatasun itzela)

gehiegizko presioa (presio gehiegia)

 

Partizipioaren gainean ere ezartzen da -zko; hain zuzen ere, <ezin... -zko> egituran (azpisarrera da Euskaltzaindiaren Hiztegian): ezin barkatuzko bekatua, ezin ahaztuzko abentura. Dena den, <partizipioa + behar> segidetan, ez da zuzena -zko: *egin beharrezko lana (> egin beharreko lana). ( beharreko ≠ beharrezko)

Halakoak, hurrenkera aldatuta, barkatu ezineko bekatua eta ahaztu ezineko abentura, eta barkatu ezinezko bekatu eta ahaztu ezinezko abentura ditugu. Forma horiek zilegizkoak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera (ezin sarreraren ezineko azpisarrera: «mugatu ezineko handinahikeria»; eta ezinezko sarrera «Gainditu ezinezko tirabirak».

 

Gutxieneko eta gehieneko dira azpisarrerak Euskaltzaindiaren Hiztegian: gutxieneko soldata, gutxieneko distantzia, gehieneko prezioa...

 

Arestian esan bezala, bitasunik ere ez da falta Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan: dudako eta dudazko, esate baterako. Era berean, presako eta presazko erabiltzen dira. Balioko gauzak eta baliozko gauzak, bietara esaten da.

 

Ñabardurak antzeman daitezke, zenbaitetan, aukera batetik bestera: logikazko jolasa (‘logikaz igarri beharreko zerbait’) / logikako jolasa (‘logikaren alorreko jolasa’) / logika-jolasa (logika da jolasaren gaia).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA EUSKALTZAINDIA (1994). “Gramatika batzordearen II. Okerrak zuzenduz”, Euskera, 1994, 3: 954.

— “Nolakotasuna adieraztea: -ko/-zko (kalitateko haragia / kalitatezko haragia / kalitate handiko haragia)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (166-168).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (145).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper