-ko atzizki banatzailea

-ko atzizki banatzailea

Bi kantitateren arteko erlazioa (‘arrazoia, ratioa’) adierazteko erabiltzen da -ko atzizki banatzailea.

Orduko laurogei kilometroko abiaduran zihoan.

Biztanleko eta eguneko egiten den gastua % 0,5 murriztu da (*biztanleagatik, *egun bakoitzagatik). ( -gatik)

Nafarroan, telefono finko bat dute 2,44 biztanleko.

Kilometro koadroko 24 laguneko populazio-dentsitatea oso txikia da.

Abiadura orduko kilometrotan adierazi ohi da.

Abiadura orduko 30 kilometrora iristen denean, argia pizten da.

Kontzentrazioa milioiko 30 partetik gorakoa bada, arazoak sortuko dira.

Zer kontzentrazio dago gaur? Milioiko 30 parte = 30 parte milioiko.

Zer abiadura lortu zuen atzo? 30 kilometro orduko = Orduko 30 kilometro.

 

Izena soilik, zenbakirik gabe, agertzen bada, azpian bakoitz dagoela ulertzen da: laguneko (= lagun bakoitzeko), eguneko (= egun bakoitzeko), eta abar: Sei euro ordaindu dut liburuko / liburu bakoitzeko.

 

Komeni da gogoratzea -ko markak ez duela balio banatzailea soilik. Ugari erabiltzen da, esate baterako, nolakotasuna adierazteko (NONGO kasua) ( zenbatzaileak eta nolakotasuna (-ko/-tako: hiru kiloko haurra / lau hankako mahaia)). Eta osagai oso emankorra izan da, orobat, esaterako, adiera jakineko izen arrunt asko sortzeko. Azpisail hauetako izenak, besteak beste:

• Animaliei aplikatuz balio txikigarria emateko: astoko, azeriko, mandoko, otsoko, zozoko...

• Arropak edo apaingarriak izendatzeko: gerriko, buruko, lepoko, soineko, betaurreko, belarritako, oinetako, euritako, eguzkitako...

• Kolpea adierazteko: aurpegiko, belarrondoko, ipurdiko, matraileko, zaplazteko, muturreko, takateko...

• Pertsonei aplikatuta erabiltzeko: lekuko, oinezko, oinordeko, zaldizko...

• Izenlaguna osatuz beste atzizki bati oinarria emateko: betiKO-tasun, eguneroKO-tasun, gaurKO-tasun, etxeKO-tasun...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (389; eranskina, 200).

—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (493-494).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "-KO atzizki banatzailea", Ehulkuren aholku guztiak.

AZKUE, Resurrección María (1969). Afijos. (92).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper