izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak

izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak

Izen berezi batzuek beti josirik daramate bukaerako a. Hala gertatzen denean, a itsatsia dutela esaten da; beste batzuek artikulua daramate. Arazorik handienak toki-izenek sortzen badituzte ere, bada kontuan hartzeko besterik ere. ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

Halaxe gertatzen da, esaterako, Donostia izenarekin, eta hortik dator Donostiatik, Donostiako, Donostiara eta abar (*Donostitik, *Donostira...) esan beharra. Beste batzuek, aldiz —Euskaltzaindiaren zerrendetan (-a) artikulu-marka daramatenek hain zuzen—, deklinatzean, galdu egiten dute artikulu hori. Horietakoa da Bizkaia, esaterako, eta hortik dator -a kendu eta Bizkaiko, Bizkaitik, Bizkaira eta abar (*Bizkaiako, *Bizkaiatik...) esan beharra. Erdal izenetan ere —exonimoetan— gertatzen da bikoiztasun hori: Adriatikoa eta Mediterraneoa, esaterako, (-a) artikuludunak dira; Andaluzia eta Katalunia, berriz, a itsatsidunak. Arau orokorrik ez dago, ordea, jakiteko zein diren a itsatsidunak eta zein artikuludunak, eta banan-banan begiratu behar dira izendegian. Horretarako biderik eroso eta lasterrena Euskaltzaindiaren Euskal Onomastikaren Datutegian (EODA) kontsultatzea da: http://www.euskaltzaindia.eus/onomastika.

 

Artikulua ala a itsatsia den kontuan hartu beharreko bereizketa hori herrialde-, eskualde-, udal-, auzo- eta bestelako edozein toki-izenetan egin behar da.

a itsatsidunak dira, besteak beste: Gipuzkoa, Nafarroa, Zuberoa, Getaria, Mungia eta abar. Hartara, *Gipuzkora, *Nafarroko, *Zuberoko, *Getaritik... (> Gipuzkoara, Nafarroako, Zuberoako, Getariatik...).

-a artikuludunak, berriz, hauek, besteren artean: Iruñea, Azpeitia, Hondarribia, Ermua..., *Iruñeatik, *Azpeitiatik, *Hondarribiako, *Ermuara... (> Iruñetik, Azpeititik, Hondarribiko, Ermura...).

 

Herrialdeen izenei dagokienez, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Zuberoa izenak a itsatsidunak dira; Bizkaia (-a) eta Nafarroa Beherea (-a), aldiz, artikuludunak.

 

Herrialde bakoitzeko datuen berri izateko, jo EBE honetako herrialde bakoitzaren sarrerara (esate baterako, ( Arabako herri-izendegia eta herritarren eta eskualdeen izenak) sarrerara, eta, gisa berean, beste herrialdeetakoetara).

 

a itsatsiduna -a artikuluduna
(Nafarroa) (Bizkaia, -a)
NafarroAn Bizkaian
NafarroAko Bizkaiko
NafarroAtik Bizkaitik
NafarroAra Bizkaira
NafarroArantz Bizkairantz
NafarroAraino Bizkairaino

 

Oharra: Artikulua ez da galtzen izena bera bakarrik doanean soilik (Azpeitiko, Azpeititik, Azpeitira..., esaterako), baizik eta baita ondoan beste determinatzaile edo adjektibo bat daramanean ere. Honela:

Azpeiti maitea, Azpeiti osoan, Gure Azpeiti hau...; Nafarroan bi Basaburu daude. Zenbat Euskal Herri daude?... (*Azpeitia maitea, *Azpeitia osoan, *Gure Azpeitia hau...; *Nafarroan bi Basaburua daude. *Zenbat Euskal Herria daude?...)

Bizkai osoa, Bizkai aldean... (*Bizkaia osoan, *Bizkaia aldean...)

Bizkai eta Arabako bertsolarien txanda da (*Bizkaia...)

Bizkaiko eta Arabako bertsolarien txanda da (*Bizkaiako...)

 

Determinatzaile bat (gure Hondarribi hura) edo adjektibo bat (Hondarribi maitea) daramanean gertatzen da hala, baina ez herria, ibaia eta abar daramatzanean, horiek ez baitira ez determinatzaileak ez adjektiboak, izenak baizik. Horiek honela dira: Azpeitia herria (edo Azpeitiko herria), Bidasoa ibaia, Bizkaia probintzia / Bizkaiko probintzia. Artikuluduna izateak, bestetik, ez du ondoriorik mapen errotulazioan eta seinaleztapen-kontuetan (Azpeitia/*Azpeiti).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Onomastika: herri-izenetako a itsatsia”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Toponimia: Ermua”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Onomastika: Bidasoa (Bidasoa ibaia, Bidaso osoan, Bidasoko)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper