Fenomeno fonetiko seinalatua da euskaraz i bokalaren ondorengo soinua automatikoki sabaikaritzea (palatalizatzea); alegia, itsu, itsaso, isil, maisu, isuri... idazten direnak [itxu, itxaso, ixil, maixu, ixuri...] esatea; baina idatzi beharrekoak fonemak direnez, lehenengoa da idazteko modu zuzena. Hala ere, itxaropen eta gaixo dira forma egokiak.