Bakoitzak bere adiera du. Istorio: ‘Kontakizuna’; bereziki, kontakizun laburra. Hamaika istorio kontatzen zizkien. Gezurrezko istorioak. Historia: Gizadiaren (edo gizarte edo giza talde baten) iraganaldiko gertaera gogoangarrien ezagutza edo kontakizuna; ‘kondaira’. Ingalaterraren historia. Historia eta historiaurrea. Historiako irakaslea. *Oso historia xelebreak kontatzen ditu pailazoak (> Oso istorio xelebreak kontatzen ditu pailazoak). *Euskal literaturaren istorioa XVI. mendean hasi zen (> Euskal literaturaren historia XVI. mendean hasi zen). [EH]