-ing (ingelesezko hitz berriak)

-ing (ingelesezko hitz berriak)

Gero eta gehiago dira azken urteotan euskara bereganatzen ari den era honetako ingelesezko maileguak. Arazo hirukoitza sortzen dute: nola idatzi, nola ahoskatu, nola erantsi deklinabide-atzizkia. ( atzerriko izenen eta hitzen ahoskera; erdal hitzen deklinabidea)

IDAZKERA

a) Horietako batzuk, Euskaltzaindiaren Hiztegian daudenez, euskal hitzak dira dagoeneko, eta hiru moldetara ageri dira bertan:

- euskal grafiara moldatuak: driblin, budin (puding)...

- euskal grafian eta ingeles-grafian, bietan: esmokin/smoking, kanpin/camping

- ingeles-grafian: holding, parking, ranking, ring, ping-pong, catering... [EH]

b) Badira Euskaltzaindiaren Hiztegian ageri ez diren berriak ere: bullying, zapping... Ingeles-grafian eman ohi dira horiek.

 

AHOSKERA. Bukaerako -g mutu dutela ahoskatzen dira (holding [holdin], ranking [rankin], zapping [zapin]. Euskal grafiara moldatutakoek (driblin, esaterako) ematen dute horrela jokatzeko arrastoa.

 

DEKLINABIDE-ATZIZKIA NOLA LOTU. Ez dute berdin jokatzen a) eta b) sailekoek:

a) sailekoei, etxekotuak daudenez, beste edozein euskal hitzi bezala eransten zaie deklinabide-atzizkia: driblina, esmokinarekin/smokingarekin, parkingean...

b) sailekoekin, oraindik erabat geureganatu gabe daudenez, konbentzio hutsez jokatzen dute estilo-liburuek, testu-motak eta testu-mailak askotarikoak baitira. Askok, hitzaren lehen agerraldian, letra etzanez edo/eta marratxoz bereizten dute hura; gero, letra etzana edo/eta marratxoa ken daitekeela diote: ‘zappinga egin’ / ‘zapping-a egin’ > ‘zappinga egin’. ( marratxoaren erabilera kasu-marken aurretik)

 

Gehiago jakiteko

ALBERDI, Andres (2014). Ahoskera, Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (30-32).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper