hitz elkartuen osaera eta idazkera

hitz elkartuen osaera eta idazkera

25. arauak garatzen ditu jarraibideak. Hona hemen laburki hango esanak:

1. Bereiz idatziko dira:

a) aposizioak (Bidasoa ibaia, Larramendi kalea, Auspoa liburutegia, D eredua, Cegasa pilak...) ( aposizioa eta komunztadura)

b) egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz-elkarteak (lo egin, amore eman...) ( aditz-lokuzioa; eragin)

c) etxez etxe, kalerik kale, pausoz pauso, parez pare... (*etxez-etxe, *kalerik-kale, *pausoz-pauso, *parez-pare...) moduko bikoiztapenak (lehenengo osagaia deklinaturik doa, eta, beraz, ez dagokio marratxorik)

d) egin berri, hasi berri, sartu berri... modukoak. Bada salbuespenik, ordea: jaioberri, ezkonberri... ( berri)

e) mahai gainean, gerra aurretik, aste barruan, etxe ondora eta gisako postposizioak

f) bigarren osagaia bila (ur bila), eske (diru eske) edo falta (lo falta) daramaten elkarteak

g) lehen osagaia erdal, euskal, frantses, giza, itsas eta arnas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian ( erdara; giza; itsas/itsaso; arnasa)

h) lehen osagaiaren amaierako a galtzen denean (biologi azterketa) [ikus beherago].

2. Marratxoarekin idatziko dira:

(Hitz-elkarketako marratxoa ahalik eta gutxien erabiltzeko hautua eginez gero ere, kasu hauetan erabili egin behar da)

a) Gorri-gorria, ozta-ozta, gaur-gaurkoz, dagoen-dagoenean moduko bikoiztapen indargarriak. Erreparatu lehen osagaia kasu-atzizkirik gabe doala.

b) Apurka-apurka, banaka-banaka, aldian-aldian, bat-batean bezalako bikoiztapenak. Bi osagaiek atzizki bera dute.

c) Seme-alabak, zuri-gorriak, zeru-lurrak, gazi-geza, han-hemen moduko bikote-hitzak.

d) Plisti-plasta, zehatz-mehatz, handi-mandi, tarteka-marteka bezalakoak. Bigarrena lehenaren oihartzuna da.

e) 25. arauak horretara behartzen ez badu ere, arauz marratxoarekin zein bereiz idatz baitaitezke halako elkarteak, estilo-liburu askok esaten dute, anbiguotasuna gainditzeko, komenigarria dela marratxoa erabiltzea honelakoetan: emakume sendagilea <iz. + izond.> (sendagile den emakume medikua) ≠ emakume-sendagilea <iz. + iz.}> (emakumeen medikua). Edo erbi ehiztaria <iz. + izond.> (nolako erbia) ≠ erbi-ehiztaria <iz. + iz.> (erbi-harrapaketan dabilen bat). Edo animalia hiltzailea (bada animalia bat hiltzailea dena) ≠ animalia-hiltzailea (animaliak hiltzen dituen izakia). Edo kirol berria (zaharra ez dena) ≠ kirol-berria (kirol-albistea).

f) Hau ere ez dio 25. arauak, 141. arauak baizik («Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera»). Horren arabera, marratxoa dagokie leku-izen elkartu hauei: Ezkio-Itsaso, Gernika-Lumo, Maule-Lextarre... Bi hizkuntzatan ageri direnean, ordea, ez; orduan, zehar-marra: Lizarra / Estella, Gasteiz / Vitoria, Barkoxe / Barcus. ( leku-izenak: zehar-marra ala marratxoa Euskal Herriko leku-izenetan)

3. Loturik idatziko dira:

a) jarleku moduko elkarteak (<aditzoina + izena>): egongela, helmuga, biltoki, idazlehiaketa, irakasmaila... Salbuespena: hitz-juntura desegokiak gertatzea; orduan marratxoa erabiltzen da: irakas-sistema, ikas-helburu, idatz-hizkera... ( aditza eta hitz-elkarketa)

b) aldagaitz bezalako izaera-elkarteak (<aditzoina + izenondoa>): asmaezin, ulerterraz, minbera...

c) odolustu moduko elkarteak: biziberritu, indargabetu, gaitzetsi, aurreikusi...

d) bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe, edota -gintza, -zaintza duten elkarteak

e) bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, -orde, -alde, -gai duten izen-elkarteak

f) lehen osagaia aurre-, azpi-, gain- edo sasi- duten izen-elkarteak

g) lauburu moduko elkarteak (<zenbatzailea + izena>): ehunzango, begibakar, bostortz...

4. Marratxoarekin edo bereiz, nahi den bezala:

(Aukera adierazten du adibideetan (-) markak; marka horrekin adierazitakoak, marratxoz zein hura gabe —aparte, beraz— idatz daitezkeela, alegia)

a) eguzki(-)lore moduko izen elkartu arruntak: lan(-)hitzarmen, arazo(-)iturri, sakontze(-)ikastaro, garapen(-)maila...

b) kale(-)garbitzaile, adar(-)jotze, ate(-)joka modukoak (bigarren osagaia aditz-izenkia dute, eta lehena bigarrenaren osagarri zuzen): odol(-)emaile, soinu(-)jotzaile...; zikiro(-)jate, odol(-)isurtze...; aho(-)zabalka, kontu(-)kontari...

Oharrak:

  Berdin jokatu behar da izen arrunt elkartuak osorik letra larriz ematen direnean: ARROPA(-)DENDA, HERRI(-)KULTURA, GARAPEN(-)MAILA, ODOL(-)ISURTZE... (*Arropa-Denda, *Herri-Kultura, *Odol-Isurtze... > Arropa(-)denda, Irakas(-)sistema).

  Bi hitzak letra larriz hasten direnean —izen bereziak baitira, eta ez izen arrunt elkartuak—, hobe da marratxo gabe idaztea: Medikuntza Fakultatea, Kultura Saila, Bertsolari Txapelketa, Ur Kirolak, Langile Komisioak, Futbol Federazioa... ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

  Inoiz gerta daiteke letra larrien eta letra xeheen arteko elkarketa ere: DNA(-)katea.

5. Lehen osagaia -ia eta -a amaiera dutenak (a itsatsidunak):

a) Elkarteko lehenbiziko osagaiak -ia amaiera duenean, a-rekin nahiz a gabe idatz daitezke; hala, hiru aukera hauek arauzkoak dira: biologi azterketa, biologia-azterketa, biologia azterketa (*biologi-azterketa).

Hala dio 25. arauak, baina araua 1995ekoa da. Harrezkeroko erabileran, nabarmen egin du behera a kendu (biologi azterketa) eta hura gabe emateko aukerak; aski bazter-usadio bihurtu da gaurko testu jasoetan. Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, esaterako, ez dago biologi, geologi, pedagogi, ortografi, erreferentzi, zientzi bakar bat ere, ez sarrera edo azpisarreretan, ez definizioetan, ezta adibideetan ere. Aukera honetako moldeak ari dira bide egiten (-ia amaierari eusten diotenak, alegia; marratxoarekin edo hura gabe): biblia(-)paper, bidaia(-)agentzia, polizia(-)etxe, zientzia(-)fikzio...

b) Bestelako a itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira, marratxoarekin edo gabe: *hezkuntz proiektu, *hezkuntz-proiektu (> hezkuntza-proiektu, hezkuntza proiektu), *ikerkuntz(-)deialdi (> ikerkuntza(-)deialdi), *arrautz(-)oskol (> arrautza(-)oskol).

 

SALBUESPEN honako sei hitz hauek dira: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz horiek hiru aukera dituzte arauz: adibidez, kultur etxea, kultura-etxea, kultura etxea. Alegia:

- gal dezakete a, eta, orduan, bereiz idatzi behar da hitz-elkartea: kultur etxea, eliz agintaria, hizkuntz gaitasuna, kultur emankizuna, literatur tradizioa, natur zientziak, (*kultur-etxea, *eliz-agintaria, *hizkuntz-gaitasuna, *kultur-emankizuna, *literatur-tradizioa, *natur-zientziak)

- gorde daiteke a, eta orduan, aukerakoa da marratxoa: eliza(-)zerga, hizkuntza(-)eskola, kultura(-)produkzioa, literatura(-)joera, natura(-)gertakaria.

Araua hori izanik ere, sei hitzok ibilbide propioa egin dute 1995etik hona. Urteotan, nagusituz joan da a hori ez kendu eta marratxoa erabiltzeko joera, batez ere zientzia- eta teknika-liburuetan eta ikasliburuetan: natura-erreserba, natura-parke, kultura-erakunde, kultura-saio, literatura-liburu, hizkuntza-politika...; eta ez bakarrik sei hitz horiei dagokienez, baizik eta Euskaltzaindiak marratxoarekin edo bereiz idazteko aukera utzi duen hitz guztiei. Ez da hala gertatzen, ordea, literaturan (itzulpenetan bai) eta prentsan; horietan, marratxoak presentzia txikia du.

 

Euskaltzandiaren Hiztegiak, bidea markatu nahian edo, a ez kentzearen bidetik jo du (kultur etxe da salbuespena), eta, zenbaitetan, 25. araua gainditu ere egiten du (25. arauaren eta Euskaltzaindiaren Hiztegiaren artean kontraesanik gertatzen bada, hiztegiari jarraitu behar zaio, arau berriagoa baita).

Xehetasunetara etorrita, zera:

burdina: Euskaltzaindiaren Hiztegiak burdin ematen du sistematikoki hitz-elkarketan: Burdin Aro, burdin barra, burdin hari, burdin harri, burdin hesi... Beraz, hori da jarraitu beharreko hautabidea. ( burdina/burdin (elkarketa))

Bide batez esanda, antzeko jokamoldea dauka hiztegian arnasa hitzak ere ( arnasa). Molde honetakoa (a itsatsiduna) ez izan arren, berdin gertatzen da itsaso hitzarekin ere. ( itsas/itsaso)

eliza: hiru aukerak erabiltzen ditu hiztegiak, eta erabiltzen dira oro har. ( eliza)

hizkuntza: hiru aukerak erabiltzen dira oro har ( hizkuntza-arazo, hizkuntza arazo, hizkuntz arazo (*hizkuntz-arazo)), nahiz, honetan ere, gero eta nabariagoa den bukaerako a horri eusteko jokabidea.

-tura bukaera dutenak (literatura, kultura, natura). Oraindik ere oso errotuak dirauten forma jakin batzuk badiren arren (kultur ekintza, literatur generoa, natur parke... [eta, gorago esan bezala, Euskaltzaindiaren Hiztegiak kultur etxe moldearen alde egin arren]), gero eta nabariagoa da hauetan ere bukaerako a horri eusteko jardunbidea. Halaxe egiten du Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak ere, hiru hitz horien azpisarreretan, definizioetan eta adibideetan (bizpahiru adibidetan izan ezik).

 

Hiru hitz horietaz gainerako era horretako maileguetan —gorago esan bezala: *hezkuntz— ez da inoiz azken a hori kentzen (eskultura, arkitektura, pintura, abentura, tenperatura...; *eskultur, *arkitektur...), ezta kultura hitzarekin eraikitako gainerako maileguetan ere (akuikultura, apikultura...; *akuikultur...), ezta -ura/-tura/-dura atzizkiarekin eratutako euskal hitzetan ere (egitura, ohitura, lotura, ahanztura, haustura, nahastura, hantura...; *egitur, *ohitur...).

 

6. Marrarekin edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak:

Sudur-luze moduko elkarte arruntak (izena + izenondoa): (neska) sudur-luze edo sudurluze, (zezen) adar-motz edo adarmotz, (agure) buru-soil edo burusoil, (mutiko) musu-gorri edo musugorri, (marinel) odol-bero edo odolbero, (adiskide) esku-zabal edo eskuzabal, (esparru) angelu-zuzen edo angeluzuzen, (teilatu) punta-zorrotz edo puntazorrotz. ( sudurluze moduko elkarte arruntak (buru(-)soil, hanka(-)luze...))

 

Gehiago jakiteko

MUJIKA, Alfontso (2016). "Arau iraungia?", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper