Froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutaraztea da frogatu. Argudio egokiak erabili zituen haurraren aita zela frogatzeko. Besterik da probatu: a) Zerbait edo norbait, omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez. Idiak probatu. Laguna probatzeko esan zuen hori (*Lagunak frogatzeko esan zuen hori). b) Dastatu. Ez dut urtebetean ardorik probatu. c) Soinekoak eta kidekoak saiatu. Galtzerdirik gabe zapatak probatzen ari naiz. [EH]