ezer/zerbait, inor/norbait, inoiz/noizbait

ezer/zerbait, inor/norbait, inoiz/noizbait

Ezer, inor, inoiz eta kidekoak (alegia, ezezkako polaritateko diren inon, inondik, inora, inola, etab.) ezezko perpausetan erabiltzen dira gehienetan, baina ez ukatzailea behar dute zentzu negatiboa izateko. Ere aukerakoa da.

—Zer esan dizu? —*Ezer / —Ezer (ere) ez.

—Nor etorri da? —*Inor / —Inor (ere) ez.

Ezezko perpausetatik kanpo, galde-perpausetan eta baldintzazko batzuetan erabiltzen dira batik bat ezer, inor, inoiz eta kidekoak. ( batere ≠ ezer (deus))

 

Galderetan, bada euskalki batzuetan baliatzen den ñabardura bat, aurresuposizioei dagokiena, ezer eta zerbaiten artean (eta berdin inor eta norbaiten artean, eta abar): ezer eta inor baino modu espezifikoagoan, zehatzagoan ulertzen dira zerbait eta norbait (EGLU I):

Norbait etorri al da (etortzekoak zirenetatik)?

Inor etorri al da? (‘Jenderik etorri al da?’).

 

Baieztapen-perpaus batzuetan ere erabiltzen dira ezer, inor, inoiz eta kidekoak; batez ere, baldintzazkoetan (hiztun askok erabiltzen dituzte zerbait, norbait, noizbait eta kidekoak testuinguru honetan):

Ezer gustukorik aurkituz gero, erosi egingo dut.

Inor baldin bada ardoari antzematen dionik, huraxe da.

Inoiz ikusi izan ditut horrelako perretxikoak.

Inon egotekotan, frontoian egongo da.

 

Erabilera berezi bat ere badu inor izenordainak: «inoren» esanda, ‘besteren’, ‘norberarena ez den’ adierazten da mendebaldeko euskalkietan. ( beste (bestek / besteek / beste batzuek))

Ezetz erantzun nion, narrasegi nengoela inoren etxean bisitari agertzeko.

 

Norbait, zerbait eta kideko izenordainen esanahi berekoak ditugu hauek: nor edo nor, zer edo zer / zeozer eta abar.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia.

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (50-56).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (60-64).

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (94-95, 175),.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper