esan

esan

JOSKERA. Esan aditzak -(e)la menderagailuarekin eratzen du normalean perpaus osagarria: Etorriko dela esan zuen.

Baina aditz ez-jokatuekin ere osatzen ditu perpaus osagarriak, ZER galderari erantzunez:

-tzeko esan (= ‘agindua, eskaria’ aditzera emanez): Bost liburu ekartzeko esan behar diozu.

-tzea esan (= ‘adiera, esanahia, aditzera ematea, izena ematea’ adieraziz): Prozesu horri datuak berreskuratzea esaten zaio. ( agindu)

 

KALKOA: *bakarrik esan...

Esan aditza laguntzailerik gabe erabiltzen da batzuetan (egia esan, egia esanda, egia esanik, egia esateko, egia esatearren...) eta, behar bezala erabilita, esamolde egoki-egokiak dira horiek.

Bada, ordea, baztertu beharreko molde kalkatu bat:

*Amaitzeko, bakarrik esan, hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko (> Amaitzeko, bakarrik esan nahi dut hamabost egun daudela errekurtsoa aurkezteko).

*Lehenik(,) esan, joera hau berri samarra dela. Bigarrenik, esan, ez duela heldulekurik euskaraz. Amaitzeko esan, gaztelaniaz ere txartzat joa dela.

Molde horretako esaldietan, aditzek (bai esan aditzak, bai haren gisako aditz adierazpeneko (deklaratibo) deituek —adierazi, komentatu, gogoratu, gehitu, baieztatu, aditzera eman, azpimarratu, berretsi, jakinarazi, aitortu, erantzun, zehaztu...— modu jokatuan joan beharra daukate: esan dezagun, esan nahi nuke, esan beharra dago, esan dezadan, gogora dezagun...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (esan sarrera).

—(2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (450, 460).

PETRIRENA, Patxi (2015). "Lehenik, esan", 31 eskutik.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper