edo

edo

NOIZ EDO, NOIZ ALA. Juntagailu hautakariak dira biak. Erabilera zabalagoa du edok, eta beti da zilegi (baita alaren esparruan ere). Ala markatuagoa da, eta galderetan erabiltzen da (galdera zuzen nahiz zehar-galdera orokorretan). Honela dator definitua: “Galderetan eta zehar-galderetan edoren ordez erabil daitekeen hitza” [EH]. Adierazpen-perpausetan beste balio bat izaten du alak.

  • Galderazkoetan, elkar baztertzen duten aukerak (bai ala ez gisakoak) juntatzen ditu alak: Zer nahi duzu: ardoa ala sagardoa? Zinemara joango gara ala nahiago duzu etxean gelditzea?
  • Adierazpen-perpausetan (batez ere ipar-ekialdean) berdintsu zaizkigun aukerak juntatzen ditu alak, nolabaiteko orobatasuna adierazteko: Berdin zait nire lagunak aberats ala pobre izan.

Arestian esan bezala, bi erabileretan edo beti da zilegi. Bigarren erabileran, adierazpen-perpausetakoetan, nahiz eta zein ere bai.

 

HIL EDO BIZI ala HIL ALA BIZI? ( hil edo bizi / hil ala bizi)

 

EDOEDOTA. Enfasi-mailako ezberdintasuna da batez ere. Honela datoz definituta [EH]: edo: "Zenbait (gehienetan bi) hitz, sintagma edo perpaus lotzen dituen hitza". Bata edo bestea aukeratu behar da. Hil edo biziko auzia; edota: edoren indargarria, bereziki bi perpaus edo sintagmaren artean erabiltzen dena”. Mesede egin nahiak edota irabazi usteak. Esan daiteke ez dakiela nora joan... edota norbaiten zain dagoela.

 

EDO, ALAETA. Ez da zuzena emendiozko juntagailua (eta) erabili beharreko perpausetan hautakaria erabiltzea. *Ez da gauza bera «hogei ber bi» ALA «hogei bider bi» (> Ez dira gauza bera «hogei ber bi» ETA «hogei bider bi»). *Han ziren Agirre, Arangoa EDO Arrieta bezalako idazle ezagunak (> Han ziren zenbait idazle ezagun, hala nola Agirre, Arangoa ETA Arrieta).

 

EDO eta ETA ENKLITIKOAK ( eta)

 

HURRENKERA-ARAZOA. Nola behar du, 15 urte edo izango nituen ala 15 edo urte izango nituen? Lehenengoa da zuzena; bestea, ez. Han egon naizen arte guztian, sei hilabete edo, hogei lagun baino ez dira hil. Hila da, orain dela dozena-erdi bat urte edo.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (ea eta ala sarrerak).

—(1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (120-169).

— “Hautua adieraztea: edo eta ala”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Hasierako agurrak: agur t’erdi / *agur eta erdi ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Ortografia: dela eta, dela-eta”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (30-31).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper