Ez dago arau-erabilera esturik ematerik, eta, askotan, hiztegiz finkatzekoak dira noiz bata noiz bestea; baina badira joera nagusi batzuk:
des-:
• ‘Aurkakoa’ adierako aditzak sortzen ditu: desagertu, desbideratu, desegin, deserrotu, desestali, desjabetu, desbideratu... Horretarako ez da ez- erabiltzen.
• Izenondoekin ere agertzen da: desegoki, desberdin, desleial, desatsegin, deseroso... Pare-parekoak dira ez- aurrizkiarekin eraturiko hauek: ezberdin, ezleial, ezatsegin, ezeroso...
• Izenekin ere ageri da: deserri, desoreka, desohore, desordu, desbide, destenore, desagerpen, desadostasun... Ez- ere baliagarria da batzuetan —ez guztietan— testuinguru horretan: ezordu, ezbide, ezadostasun...
ez-:
• ‘Ukapena (eza)’ adierako izenetan ageri da: ezaxola, ezbehar, ezbide, ezegiteko, ezgauza, ezizen, ezordu, ezuste... Des- ere baliagarria da batzuetan (ez guztietan): desbide, desordu...
• Izenondoetan ere ageri da: ezduin, ezezagun, ezgai, ezikasi, ezikusi, ezjakin, ezaxola, ezdeus, ezegonkor...
•