bihurkaria (perpaus)

bihurkaria (perpaus)

Alboko hizkuntzetan erreflexibo izenez ezagutzen dira perpaus bihurkariak. Euskaraz, izenordain indartuen genitiboak diren <neure, heure, bere... + burua> esapidea erabiliz osatzen dira ( genitibo bihurkaria: nire/neure; haren/bere): Andonik bere burua hil du. Ezingo dugu geure burua horretara behartu.

 

Bi xehetasun: a) Hirugarren pertsonari gagozkiola, singularrean beti da bere, eta pluralean bere zein beren (eta euren): Marinelak kareletik bota zuen bere burua / Marinelek kareletik bota zuten bere/beren/euren burua; b) Subjektu plurala duenean ere singularrean erabiltzen da nagusiki <burua> osagaia: Geure buruaren jabe gara. ( burua (X-ren burua): neure burua, zeure burua, bere burua, beren/euren burua(k))

 

KALKO-ZANTZUKOAK

a) Zuzena da lehortu, garbitu, orraztu, aurkitu eta gisako aditzekin da erregimena erabiltzea: Lehortu zaitez ondo! Ispiluaren aurrean orrazten naiz goizetan. Bakarrik aurkitzen naiz. ( burua (X-ren burua): neure burua, zeure burua, bere burua, beren/euren burua(k))

b) Honako egitura hauek euskaraz bihurkari bidez eman izan direnez, hala ematea da egokiena:

?Asko gorrotatzen naiz (> Asko gorrotatzen dut neure burua).

?Sarritan ikusten gara egoera horretan (> Sarritan ikusten dugu geure burua egoera horretan).

?Arbola batean eseki zen (> Arbola batean eseki zuen bere burua).

?Bota egin da leihotik behera (> Bere burua bota du leihotik behera). ( bota aditza)

*Etorriko ote den galdetzen naiz (> Etorriko ote den galdetzen diot neure buruari).

c) Baztertzekoak dira era honetakoak:

*Garbitu (al) zara aurpegia? (> Garbitu (al) duzu aurpegia?).

*Galtza berriak erosi naiz (> Galtza berriak erosi ditut).

*Txapela jantzi naiz (> Txapela jantzi dut).

Horietan, aurpegia, galtza berriak eta txapela aditzen osagarri zuzenak dira, eta, beraz, du erregimenekoa behar du izan aditzak. Hau ere desegokia da: *Ea ondo esplikatzen naizen (> Ea ondo adierazten/azaltzen dudan...).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (62 eta hur.).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (55-56).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (67 eta hur., 212-213).

— “Aditzaren jokabidea: eskegi/eseki (bere burua eskegi du / *eskegi da)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: lehortu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper