bideo (bideo(-)grabazio, bideo(-)instalazio...)

bideo (bideo(-)grabazio, bideo(-)instalazio...)

Teknologian hainbeste erabiltzen diren audio eta bideo hitzak izenak dira, soinu eta irudi hitzak izenak diren bezala. Askotan, hitz-elkarteak eratzen dituzte beste hitz batzuekin elkartuta, eta, ia beti, hitz-elkartearen lehen hitza izaten dira, ezkerrekoa. Halakoetan, hitz-elkarte asko bezala idaztekoak dira, hau da, aukerakoa da marratxoz edo bereiz idaztea (testu teknikoetan, dena dela, marratxoz idatzi ohi dira). Adibidez: audio(-)anplifikadore, audio(-)grabazio, audio(-)irteera, audio(-)zinta, audio(-)seinale, audio(-)pista...; bideo(-)anplifikadore, bideo(-)epaile, bideo(-)atezain, bideo(-)euskarri, bideo(-)fitxategi, bideo(-)grabazio, bideo(-)irteera, bideo(-)material.

 

Halakoak dira asko, baina, bestetik, badira loturik idazten diren nazioarteko zenbait hitz tekniko, non audio eta bideo ez diren aurrizkiak, hitzaren osagai organikoak baizik. Adibidez, audiograma, audiometria, audiologia, bideoteka, bideonistagmografia. Eta badira, halaber, hitz batzuk, audio eta bideo hitzekin osatuak eta zuzenean mailegatuak, ortografia bakarrik aldatuta, loturik idazten direnak, hala nola audiobisual, audioblog, audiogida, audiofrekuentzia, bideokasete, bideoklip, bideoklub, bideokamera, bideokonferentzia, bideokontsola, bideotex, bideotelefonia, bideotutorial, bideotxat. Halakoak hiztegietan agertu ohi dira. Azkenik, badira mailegatuak ez izan arren loturik idazten direnak, analogiaz-edo sortuak, non audio- eta bideo- elementuak aurrizki gisakoak baitira: audioliburu, audiomaiztasun, bideodei, bideojoko, bideozaintza.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper