Biblia/biblia

Biblia/biblia

Biblia izena, liburu sakratuari dagokionean, letra larriz hasita eta letra arrunt edo biribilez (ez etzanean) idazten da: Biblia. Berdin gertatzen da gainerako liburu santuen kasuan ere: Korana, Tora, Pentateuko... ( letra etzana noiz). Biblia eta Eskritura Santu sinonimoak dira.

 

Testu hori duen ale inprimatuetako bat edo batzuk izendatzeko erabiltzen denean, berriz, letra xehez idatz daiteke: Maleta hartan, ingelesezko bi biblia zahar zeuden. Danimarkan, biblia polikromo handi bat eta poltsikoko biblia bat erosi zituen.

Letra xehez idazten da hedadurazko erabileran liburu nagusi bat aipatzeko: Hori da orain ekologisten biblia;eta baita hitz-elkarte arrunt baten lehen osagaia denean ere: biblia-papera, biblia-saltzaileak.

 

Bai Biblia osatzen duten bi atal nagusiak —Itun Zaharra eta Itun Berria—, bai Biblia barneko liburukien izenak ere —Hasiera, Irteera, Ezekiel, Apokalipsia...— letra larriz hasita idazten dira: Esaera Zaharrak, Kantarik Ederrena, Joanen Lehen Gutuna...) ( letra larria (maiuskula) noiz (1.7.)); eta, bestalde, letra arrunt edo biribilez idazten dira testu baten barnean doazenean (ez etzanez, liburuen izenak ematean ohikoa den bezala). ( letra etzana noiz)

 

Bibliako aipamen bat egitean, hiru atal hauek aipatzen dira: liburua, kapitulua eta txatala.

2 Ko 3,5 [Korintoarrei Bigarren Gutuneko 3. kapituluko 5. txatala]

Mk 15, 1-5 [San Markoren Ebanjelioko 15. kapituluko 1. txataletik 5.era]

 

Euskaltzaindiak berariaz arautu gabeko arauak dira horiek, baina horiexek dira estilo-liburuetako ohitura nagusiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper