zer/zein

zer/zein

Muga zedarritzea ez da askotan erraza, baina badira irizpide nagusi batzuk:

Galdera irekietan, zer galdetzailea erabiltzea da egokiena: Zer adin duzu? Zer lanbidetan aritzen da ama? Zer menditan izan zineten atzo?

Zenbatekoren esanahia duenean ere, zer da erabiltzekoa: Zer indar du alderdi horrek gaur egun? Zer pisu zenuen 18 urterekin? Tenperatura 25 °C denean, zer presio dago galdaran?

Era batera edo bestera zedarrituta daukagun multzo jakin batetik bat bereizi behar denean, zein da aukera egokiagoa: Bi liburu hauetatik, zein (liburu) nahi duzu?; Ikusi dituzun herrietatik, zein [herri] gustatzen zaizu gehien?; [Gipuzkoako] Zein herritan bizi zara zu?; [Nafarroako] Zein erregek gobernatu zuen...; Zein irakaslek egin dute greba?

• Batzuetan, biak erabil daitezke, eta testuinguruak adieraziko digu aukeraren egokia: Zer egunetan joan behar duzu mendira? / Zein egunetan joan behar duzu mendira [aipatutako horietatik]?; Zer kolore erabili da gehien? / Zein kolore erabili da gehien [aipatutako horietatik]?; Zer/Zein herritan bizi da Ane?

 

Gaur egungo hizkeran eta testuetan, behar baino gehiagotan zeinen aldeko gehiegizko lerratzea nabari da. ?Zein ordutan joaten zara eskolara? / Zer ordutan joaten zara eskolara?; ?Zein koloretakoa da hondoa? / Zer koloretakoa da hondoa?; ?Ez nekien zein musika aukeratu / Ez nekien zer musika aukeratu; ?Zein alde dago psikiatriaren eta psikologiaren artean? / Zer alde dago...

 

ZER, harridurazko perpausetan:

 a) Izena bakarrik doanean, zer erabiltzen da: Zer etxea!; Zer zoriona, zer goxotasuna, zer bakea! (#Zer zorion, zer bake?)

 b) Izena eta adjektiboa edo adjektibo soila doazenean, berriz, baliokide dira zer eta zein(en): Zer etxe handia! / Zein(en) etxe handia!; Zer polita! / Zein(en) polita! (*Zer polit). ( zer)

 

AHOSKERA ( ze/zer; ze/zeren/zein)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (4-5, 59-60).

— ““Nor/zer” adieraztea: zer, zein (zein erregek, zein irakaslek)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Ortografia: zer, zein / ze (zer ordu, zer polita, zer ona...)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (93).

EHUko Euskara Zerbitzua (2008). "Zer/zein", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper