Arauz, oro har, loturik idazten dira bigarren osagaia -(k)ume duten elkarteak: aberaskume, ahatekume, antzarakume, antxume, arkume, arranokume, astakume, azerikume, balekume, basurdekume, doilorkume, ijitokume, kalekume, lehoikume, putakume, sasikume, txorikume... [25. araua]
Hala ere, zenbaitetan, bereiz eman daiteke, hala nola hots-juntura arazotsua edo hitz luzea gertatzen denean: hartz kume, basahuntz kume (baina baita basahunzkume ere), hizkuntzalari kume... [EH]