sinboloak (nazioartekoak)

sinboloak (nazioartekoak)

Sinboloak ikur bereziak dira, zenbait kontzeptu idatziz labur adierazteko nazioarteko zientzialarien komunitateak kode modura erabiltzen dituenak. Sinbolo bakoitza, horrenbestez, kode adostu baten parte da, irudi grafiko arautu bat. Laburdurak eta siglak bezala, laburtzapenak dira sinboloak ere, baina ezaugarri desberdinekoak. Letraz, karaktere alfanumerikoz edo/eta zeinuz osaturik daude.

Laburduren kasuan bezala, obra honetan, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko EIMAren estilo-liburuari jarraitu diogu nagusiki —Ortotipografia eta Zientzia eta Teknikako Euskara Arautzeko Gomendioak liburukiei, hain zuzen—, azken urteotan gure gizartean errotuz joan diren konbentzio nagusiak ondo jasotzen dituztelakoan.

 

Sinboloak dira, adibidez:

• matematikan erabiltzen direnak: ∞ [infinitua], % [ehunekoa], cos [kosinua], Π [pi zenbakia]...

• elementu kimikoen izenenak eta nomenklatura kimikoan erabiltzen direnak: He [helioa], H2O [ura]...

• neurri-unitateenak: Ω [ohm], °C [Celsius gradua], mW [miliwatta], MW [megawatta], MB [megabytea], ms [milisegundoa], kWh [kilowatt-ordua], km/h [kilometro orduko]...

• magnitudeenak: T [tenperatura], m [masa]...

• diru-motenak: € [euroa], $ [dolarra]...

• puntu kardinalenak: W [mendebaldea]...

 

IDAZKERA. Euskaraz ere nazioarteko arauak bete behar dira, eta hala daude jasota Euskaltzaindiaren Hiztegian. Nazioarteko grafiaz (cm/*zm), punturik gabe (min/*min.), dagokien moldean, hau da, letra xehez (milimetro: mm/*Mm) edo letra larriz (megametro: Mm/*mm), eta arruntez (2 km / *2 km) eta aurrean hutsunea (2 kg / *2kg) dutela idazten dira.

Multzo bat osatzen dutenez, etenik gabe lerro berean agerrarazi behar dira neurriaren kopurua eta sinboloa (zutabe estu-estuetan izan ezik).

Zenbakia letraz adierazten bada, ez da sinboloa erabili behar, unitatea baizik: hiru kilogramoko pisua / *hiru kg-ko pisua. Pertsona-izenetik etorritako unitate-izenetan, sinboloa letra larriz hasita idazten bada ere, unitatearen izena minuskulaz idazten da: 10 J baina 10 joule.

 

JOSKERA. Sinboloaren aurrean idazten da zenbakia: luzera: 5 cm [bost zentimetro]; abiadura: 6 m/s [sei metro segundoko]; tenperatura: 20 °C [hogei gradu]...; 2 kg-ko pisua [bi kilogramoko pisua].

Zenbakia bat denean eta digituz emana, aurrean idazten da (baina ez da aurrean irakurtzen, euskal tradizioaren arabera baizik): 1 € ordaindu behar du [euro bat ordaindu behar du]. ( bat zenbatzailea)

 

KASU-MARKEN LOTURA. Marratxoz eransten zaie aldian aldiko kasu-atzizkia, eta unitatea hartu behar da aintzat (hura bokalez ala kontsonantez bukatzen den), ez sinboloa: 50 kg-ko (kilogramoko) karga; 40 dB-etik (dezibeletik) gorako zarata; 6 m/s-tik 4 m/s-ra (segundotik segundora) aldatu da. ( neurri-unitateak)

Salbuespena bat zenbakia da: 1 m-eko (bateko) distantzia; 1 €-en (baten) ordez. Zenbat balio du 1 kg-ek? [kilo(gramo) batek?]. ( bat zenbatzailea)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper