-rako/-entzat

-rako/-entzat

-rako eta -entzat (= -endako ( norendako kasua)) atzizkiak ezberdintzera jotzen da normalean. Bizidun-zantzua duen izenak -entzat hartzen du (Andonirentzat erosi dut liburu hau); bizigabeen kasuan, -rako (Trenerako erosi dut liburu hau). Edozelan ere, sarri, testuinguruak esango digu bizidun gisa ala bizigabe gisa ulertu behar ditugun izenak; alegia, hizkuntzarentzat, Euskaltzaindiarentzat, batzarrarentzat, elizarentzat, herriarentzat ulertzen ditugun ala hizkuntzarako, Euskaltzaindirako, etab. Bi moldeak dira posible horietan. ( Norako bidea? / Zertarako bidea? (bizikletentzako bidea / bizikletetarako bidea))

 

Zenbaitetan biak dira zilegi: Eztarriarentzat/Eztarrirako ona da eztia. Kirola egitea ona da osasunerako/osasunarentzat, odolaren zirkulazioarentzat/zirkulaziorako eta gisakoetan.

 

Predikatuaren arabera, kasu bat edo bestea eska dezakete izenek: Ariketa hau libururako gordeko dugu. / Liburuarentzat, ona da ariketa asko izatea (Liburuaren mesederako da ariketa asko izatea).

 

Beste batzuetan, gauza ezberdinak adierazten dituzte: pianorako pieza (‘pianoz jotzeko pieza’) ≠ pianoarentzako pieza (‘tresnak behar duen pieza bat’); hari-laukoterako konposizioa (‘konposizio-mota’) ≠ (halako) hari-laukotearentzako konposizioa (‘zein laukoterentzako’ adierazten du).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (261-265).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (489-491).

— “Helburua adieraztea: -rako, -rentzat /-tzeko (etxerako / etxearentzat / etxea erosteko)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (187).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper