Desegokia da honako esapide hau -ago gabe ematea: *Gogor ari dira biak, nor baino nor (> Gogor ari dira biak, nor baino nor gehiago/indartsuago/bizkorrago).
Bi nor, zein edo dena delakoren arteko konparazioa ezartzen denez, beharrezkoa zaie konparaziozko adjektiboa edo aditzondoa. Adibideak: Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra. Haren ordez hiru opari eskaini zizkioten, zein baino zein galgarriagoak. Bederatzi mahaiko, eta zeinek baino zeinek jateko gogo ederragoa. [EH (nor eta zeinsarrerak)]
EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (407).
PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (49).