moztu ≠ ebaki

moztu ≠ ebaki

Ebaki eta moztu aditzak sinonimoak dira adiera batzuetan, baina ez guztietan. Hona hemen berdintasunak eta desberdinatasunak [EH]:

moztu = ebaki. Hiru adiera hauetan:

1. “Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi”. Ebaki zizkien oinak eta eskuak. Haritz guztiak hondo-hondotik ebaki. Belarra ebakitzen ari zela. Hegaztiari hegoak moztu. Bularrak moztu zizkioten. Lepoa moztera kondenatu zuten.

2. “Lanabes aho-zorrotz baten bidez zerbaiten jarraitutasuna eten, zerbait bereizi edo zatitu”. Puskatan ebaki. Ogia ebakita, bere apostoluei eman zien. Egurra ebakitzen nekatu zen. Bada korapiloa mozteko modua. Erditik mozten den adarra ez da hiltzen.

3. Hedadurazko adiera. (= eten) Ontziak ura ongi ebakitzen du. Ebaki, eta kartak banatzen hasi zen. Irratsaioa moztu. Ene adiskideak hitza moztu zidan.

moztuebaki

Hiru adiera hauek ebaki aditzari bakarrik dagozkio:

1. Zauria egin. Labanarekin matraila alderik alde ebakia utzi zien.

2. Hizkuntza-hotsak ahoaz gauzatu. (= ahoskatu). Esaldiak ongi ebakitzen ahalegintzeko.

3. Mat. Lerro, plano edo solido batek, hurrenez hurren, beste batekiko puntu, lerro edo plano komun bat izan. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano edo espazio zatia.

Bi adiera hauek moztu aditzari bakarrik dagozkio:

1. Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbaiti muturra edo goiko edo kanpoko zatia ebaki. Ezkondu artean ez dute buruko ilea mozten, ez estaltzen. Bizarra moztu. Azazkalak mozteko. ǁ  (Hedaduraz). Egunak mozten, luzatzen gauak. Gora jotzeko bideak ere moztu dizkigute. Komunikabideak oro moztuz. [OEH]

2. Landareez mintzatuz, adarrak moztu (= inausi). Otsailean, arbolak moztea eta landareak landatzea.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper