Zeru eta aireren aurrez aurre, haiei kontrajarrita, lur hitza daukagu. Zeruan bezala lurrean ere. Zeru-lurrak egin zituena. Itsasoren aurrez aurre, ordea (itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia adierazi nahi denean), euskaraz lehor hitza erabiltzen da. Itsasoz eta lehorrez. Lehorrean gelditzen diren marinelak. Lehorreratu hitza adiera horretatik sortua da. [EH]