Gerrak edo gatazkak, euskarazko literatura-tradizioaren arabera, ez dira lehertzen —(es) ‘estallar’ eta (fr) ‘éclater’ bezala—, baizik eta piztu (edo hasi, irten edo sortu) egiten dira. Gerra hasi zenean. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Gerreak urten dau (Bizk.). Aldiz, ekaitza, bonba, malkoak..., bai; horiek lehertu egiten dira. [EH (Atarikoak)]