Onomastika

Atal honetako zerrenda oparoan lehengo eta oraingo euskal ponte-izenak eskaintzen dira, izen bakoitzari dagokion zenbait argibide laburrekin.

Helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, gurasoei laguntza eskaintzea haur jaio berriei izen egokia jartzeko, eta, bestetik, beren izena aldatu edota idazkera zuzenera egokitu nahi duten guztiei, behar duten informazio argigarria eskuratzea.

Izenak proposatzean kontuan izan dira hizkuntzarekiko egokitasuna, izen-eramaileari zor zaion duintasuna eta beharrezkoa den sexu bereizketa. Baldintza hauetatik azken biak espresuki adierazten ditu indarrean dagoen Espainiako legeriak. Halaber, aintzat hartu da legeak gurasoei –edota, dagokienean, adinez nagusiei– izena hautatzeko ematen dien askatasuna. Hortaz, hautaketa egin aurretik, izen desegokiak saihestu ahal izateko informazioa eskaintzea ere lortu nahi izan da izendegi honekin.

Dokumentuak

Euskal Deituren Izendegi hau egiteko erabilitako irizpide nagusia euskal deiturak idazkera akademikoari egokitzea izan da. Hala ere, Batzordeak ez du grafiaren egokitze hutsean gelditu nahi izan, kontuan hartuz euskara mendeetan zehar ez dela hizkuntza ofiziala izan eta, horregatik, inguruko hizkuntza ofizialek aldaketa grafiko handiak eragin dituztela deitura askotan. Hori dela eta, Batzordeak, neurri handi batean bederen, deiturei beren euskal forma eta idazkera zuzena itzultzea bilatu du.

Dokumentuak

JAGONET

Internet bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua

Euskaltzaindia
  • Idazkera: dela eta, dela-eta

    Euskaltzaindiak onartzen du eta kausala marratxoarekin idaztea? Adibidez: Trenak ihes egin dio, berandu ibili da-eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago-eta.
    Horrelako esaldiak marratxoz idaztea onartzen da? Edo idazlearen esku uzten da marratxoaren erabilera? Edo erabat baztergarritzat jotzen da?

  • berezko, geurezko, neurezko / berekoi, geurekoi, neurekoi

    3. pertsonari dagokionean berezkoa esaten den bezala, zuzena al da nerezkoa erabiltzea 1. pertsonan? Adibidez: bertsolariak etorria berezkoa duen bezalaxe, nik hori nerezkoa dut.

Bideoak

Euskaltzaindia, historia laburra

Mendeurrena: bideo guztiak

Atari bibliografikoa

baliabideak

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

Azkue Biblioteka eta Artxiboa
ordua

ORDUTEGIA

Azkue Biblioteka eta Artxiboaren jendaurreko ordutegia:

9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.